Ostirala 12 Abuztua, 2011

Euskadiko Orkestra bi diska berri grabatzen ari da egunotan, Pedro Sanjuán eta Kepa Junkeraren lanak bilduz

Orkestraren egoitzako auditorioa grabaketa estudio bilakatu da egunotan: bertan Orkestrak Euskal Konpositoreen Bildumako diska berri bat osotu du, bere titular Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean. Honetan Pedro Sanjuán (Donostia, 1886-Washington, 1976) musikagilearen sorkuntzaren aukeraketa bat bildu da. Guridi edo Usandizaga euskal sortzaile garrantzitsuen adinkide, bere musika ibilbidearen zati bat Cuban (La Habanako Orkestra Filarmonikoa sortu zeun) eta Estatu Batuetan garatu zuen konpositore honi eskainitako lehenbiziko monografikoa da. Izan ere, orain berreskuratutako obrak ez dira inoiz argitaratu. Diska berri hau udazkenean kaleratuko da.

Gainera, datozen egunotan Euskadiko Orkestrak Kepa Junkera lankide izango du grabaketa berri batean. Honetan bilbotar akordeoijotzailearen abesti ezagunenen bertsio sinfonikoak bilduko dira, Enrique Ugarteren gidaritzapean. DKan Madagaskar, Bok Espok edo Gaztelugatxeko Martxa bezalako doinuak jasoko dira.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al