Astelehena 04 Azaroa, 2024

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok disko berria aurkezten dute, ‘American Opus’, Ondine diskoetxeak argitaratua

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok disko berria aurkezten dute, ‘American Opus’, Ondine diskoetxeak argitaratua

Ondine zigiluak (Naxos Taldea) argitaratutako disko berria azaroaren 1etik dago salgai, eta ‘Americascapes’ bildumaren bigarren atala da. Bilduma horren helburua da oso ezagunak ez diren konpositore amerikarren lanak ezagutaraztea. Lehen atalak, 2021ekoak, arrakasta handia lortu zuen nazioarteko kritikaren artean.

Disko berri honek George Walker, George Crumb eta Silvestre Revueltasen obrak hartzen ditu barne.

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok oso ezagunak ez diren musikagile amerikarrak aztertzen jarraitzen dute Americascapes disko-sortaren bidez, eta orain bigarren atala aurkezten dute: American Opus. Grabazio honetako pieza bakar bat ere ez da bereziki ezaguna, ezta Estatu Batuetako eta Mexikoko musikan espezializatutako ikasleentzat ere; horregatik, bilduma hau berez da baliotsua.

Address for Orchestra George Walker (1922-2018) konpositore zenak idatzi zuen lehen obra izan zen, beste askoren artean. Treviñok pertsonalki ezagutu zuen Walker. Konpositore estatubatuarrak obra hau osatzen duten hiru mugimenduak 1958an zirriborratu zituen, eta 1959an orkestratu zituen. Hala ere, 1971n Belgikako emanaldi bat egin arte itxoin behar izan zuen obra osoa entzuteko.

George Crumbek (1929-2022) A Haunted Landscape idatzi zuen 1984an New Yorkeko Filarmonikoarentzat, eta estreinaldia Arthur Weisbergen zuzendaritzapean aurkeztu zuen hurrengo urtean.

Azkenik, diskoak Silvestre Revueltas mexikarraren La coronela balleta hartzen du barne. Revueltasen musika —XIX. mendeko azken egunean jaio zen (1899ko abenduaren 31n), eta 40 urterekin hil zen alkoholismoagatik— azken hiru hamarkadetan ezagun egin da. Gainontzean, oso gutxi dokumentatuta dago bere bizitza laburra.

 

 

Obrak eta mugimenduak

 

Jarraian aurkezten ditugu diskoa osatzen duten obra eta mugimenduak:

 

GEORGE WALKERAddress for Orchestra

  1. Poco adagio – molto più mosso
  2. Molto adagio
  3. ​Dramático

GEORGE CRUMB: A Haunted Landscape

SILVESTRE REVUELTAS: La Coronela, Ballet

  1. Los privilegiados
  2. Los desheredados
  3. La pesadilla de Don Ferruco
  4. El juicio final

 

 

Diskoa salgai azaroaren 1etik

 

Diskoa Spotify, Apple Music, iTunes eta antzerako beste plataforma digital nagusietan dago azaroaren 1etik.

 

 

Ondine diskoetxe internazionala eta Euskadiko Orkestra

 

Euskadiko Orkestrak Finlandiako Ondine diskoetxearekin (Naxos taldea) egiten duen bosgarren grabazioa da honako hau. Azken hiru urteotan, orkestrak eta zigiluak elkarrekin grabatu dituzte Maurice Raveli eskainitako bi CD eta beste bat aitorpen txikia jaso duten amerikar konpositoreei (Americascapes). Zuzendari-lanak Robert Treviñok egin ditu. Horrez gain, Gabriel Erkoreka euskal konpositorearen obrak barne hartzen dituen beste album bat ere kaleratu dute orain dela gutxi, azken hau Juanjo Menak zuzenduta. Ondinek mundu-mailako banaketa-sare handia du, eta horrek nazioarteko erreferentziazko merkatuan kokatzeko aukera eman dio Euskadiko Orkestrari, baita komunikabide espezializatu ospetsuenetan erreseinak izateko aukera ere (Gramophone, France Musique, BBC Music Magazine, Diapason, The New Yorker…).

Gainera, lankidetzak ekoizpen berri gehiago ekarriko ditu laster. Hurrengo berritasun diskografikoak Richard Straussen izena darama. Euskadiko Orkestrak, orain arte, ez zuen autore alemaniarra erregistratu. Bi partitura handi eta ospetsu erregistratuko ditu: Macbeth, poema sinfonikoa eta Sinfonia domestikoa. Grabazioa irailean egin zuen orkestrak eta 2025ean zehar publikatuko da.

Informazio gehiago

Diskoaren fitxa
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar