Osteguna 26 Azaroa, 2020

Euskadiko Orkestrak larunbat honetatik aurrera 20/21 Denboraldiko kontzertuak eskainiko ditu ETBn eta bere YouTubeko kanalean

Euskadiko Orkestrak larunbat honetatik aurrera 20/21 Denboraldiko kontzertuak eskainiko ditu ETBn eta bere YouTubeko kanalean

ETB2k larunbatetan eta 11:00etan emango ditu beti kontzertuok, azaroaren 28an hasita, eta 2021eko uztailera arte.

Telebistako emisioak egin ahala, Euskadiko Orkestrak publikoaren eskura jarriko ditu kontzertuotan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean.

Modu presentzialean publikoarengana iristeko gaur egun dagoen zailtasunari aurre egiteko formula gisa, Euskadiko Orkestra berriz aliatu da EiTBrekin, oraingo honetan Denboraldiko kontzertuen grabazio eta zabalkunderako. Larunbat honetan hasita, azaroak 28, 11:00etan, eta 2021eko uztailera arteko beste larunbat batzuetan, ETB2k banan-banan emango ditu Euskadiko Orkestrak Denboraldi honetan Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dituen kontzertu guztiak.

Euskadiko Orkestrak eta EiTBk elkarrekin ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ izenburupean aurtengo maiatz eta uztaila bitartean eskaini zituen emisioei gehitzen zaie saio-sorta berri hau. Covid-19 pandemiaren lehen olatuaren eta horren ondoriozko itxialdiaren ostean lehendabizikoz eszenatokira itzuli zen Euskadiko Orkestra aipatu ekimen horri esker (Estatuko lehen orkestra eta Europako lehenengoetakoa izan zen martxan jartzen eta eszenatoki gainean berriz biltzen). Une hartan, tamaina txikiko orkestrarekin (gehienez 50 musikarirekin) ateak itxita 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaini zuen, lehendabizi ETB2n eta ondoren orkestraren YouTubeko kanalean, zeinean 10.000 bistaratze baino gehiago pilatu dituen.

Orain Denboraldiko kontzertuak dira ETB2n eta YouTuben emateko grabatzen ari direnak. Indarrean dauden murrizketen ondorioz publiko gutxiagoren aurrean ari da eskaintzen orkestra kontzertuok auditorio gehienetan.

 

 

 

ETB2ko emisioen egutegia

 

13 kontzertu ematea aurreikusten da, guztiak Bilboko Euskalduna Jauregian grabatuak. ETB2k beti larunbatetan eta 11:00etan eskainiko ditu kontzertuok, azaroaren 28an hasita, eta 2021eko uztailera arte, salbuespen bakarrarekin: Gabon Kontzertua, ostiralez emango dena, abenduaren 25ean.

 

ETB2ko emisioaren data

Kontzertu-programa

Noiz/non grabatua

Artistak

Azaroak 28 (11:00)

Schubert (1)

Irailak 30, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria)

Abenduak 12 (11:00)

Schubert (2)

Irailak 30, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria)

Abenduak 25 (11:00), Gabon Kontzertua

Enigmatikoa (1)

Abenduak 9, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria), Pablo Ferrández (biolontxeloa)

Urtarrilak 9 (11:00)

Enigmatikoa (2)

Abenduak 9, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria), Pablo Ferrández (biolontxeloa)

Urtarrilak 23 (11:00)

Wagner

Azaroak 4, Euskalduna Jauregia

Michel Tabachnik (zuzendaria), Rinat Shaham (mezzosopranoa)

Otsailak 6 (11:00)

Aire nordikoa (1)

Urtarrilak 16, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria)

Otsailak 20 (11:00)

Aire nordikoa (2)

Urtarrilak 16, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria)

Martxoak 6 (11:00)

Bizirik

Otsailak 3, Euskalduna Jauregia

Ruth Reinhardt (zuzendaria)

Apirilak 3 (11:00)

Bidaiak

Martxoak 17, Euskalduna Jauregia

Gemma New (zuzendaria), Vadim Gluzman (biolina)

Maiatzak 1 (11:00)

Bruckner

Apirilak 10, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria)

Maiatzak 29 (11:00)

Gazteak

Maiatzak 5, Euskalduna Jauregia

Hans Graf (zuzendaria), Birgit Kolar (biolina)

 

Uztailak 3 (11:00)

New York

Ekainak 16, Euskalduna Jauregia

Robert Treviño (zuzendaria), Nikolai Lugansky (pianoa)

 

Datek, bereziki denboran urrutien daudenek, aldaketak jasan ditzakete. Gerturatu ahala konfirmatuko dira euskadikoorkestra.eus webgunean eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan.

 

 

Obrak eskuragai YouTuben

 

Telebista-saioak gauzatu ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuak YouTubeko bere kanalera igoko ditu, obraz obra.

Martxoko itxialdiaren hasieratik orkestra apustu nabarmena ari da egiten arlo digitalean kalitatezko ikus-entzunezko edukiak sortu eta zabaltzeko eta dagoeneko 7.000 harpidedun inguru ditu YouTubeko kanalean. Denboraldi honetan beste urrats bat emango du kontzertuen gehiengoa plataformara igoz.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al