Asteartea 23 Otsaila, 2021

Euskadiko Orkestrak Mahlerren laugarrena interpretatuko du Semyon Bychkov handiaren batutapean Musika-Música Jaialdian

Euskadiko Orkestrak Mahlerren laugarrena interpretatuko du Semyon Bychkov handiaren batutapean Musika-Música Jaialdian

Serena Saenzek beteko du soprano papera martxoaren 6an, 19:30ean, Euskalduna Jauregian izango den kontzertu honetan.

Mozart, Beethoven, Schubert, Haydn, Brahms eta Mahler izango dira ordezkatutako konpositoreetako batzuk martxoaren 5etik 7ra eskainiko diren 36 hitzorduetan, 20 urte bete berri dituen Bilboko jaialdi honetan.

Ohikoa den moduan, Euskadiko Orkestrak aurtengoan ere Bilboko Musika-Música jaialdian parte hartuko du, hogei urte bete dituen honetan. Bi hamarkada hauetan jaialdiak musika-uholde bat ekarri du Bilbora eta erreferente izatera iritsi da mundu guztiko musikazaleen artean.

Bilboko Udalak 36 kontzertu programatu ditu martxoaren 5etik 7ra izango den aurtengo ediziorako. Vienako hiria, musikaren hiriburu nagusia, aukeratu dute edizio honetako protagonista izateko. Hala, 2019an Londresekin eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segitu zuen zikloa itxi da. Bilbo Vienaren pareko bihurtuko da eta martxoko lehen asteburuan musikaren hiriburu bilakatuko da. Mozart, Beethoven, Schubert, Haydn, Brahms eta Mahler, besteak beste, ‘egongo dira’ hirian hiru egunez, musikaren festa ospatzen.

Euskadiko Orkestrak edizio honetako ezinbesteko hitzorduetako bat eskainiko du, larunbatean, martxoak 6, 19:30ean, Euskalduna Jauregian. Semyon Bychkov zuzendari ospetsuaren agindupean eta Serena Saenz sopranoarekin batera, Gustav Mahlerren 4. Sinfoniari aurre egingo dio orkestrak.

Aurretik, ostiralean, martxoak 5, Euskadiko Orkestrak programa bereko kontzertu bikoitza eskainiko du Abonu Denboraldiaren baitan Iruñeko Baluarte Auditoriumean, 18:00etan eta 20:15ean.

Bychkov duela gutxi igo zen Euskadiko Orkestraren podiumera, 2020ko abuztuan, Beethovenen 3. Sinfonia, ‘Eroica’ zuzentzeko, bai Donostiako Musika Hamabostaldian, bai Santanderko Jaialdian. Zuzendariaren eta orkestraren artean harreman bikaina sortu ostean, Bychkovek hilabete batzuk geroago errepikatuko du Euskadiko Orkestraren zuzendari gisa.

 

 

Informazio gehiago eta sarreren salmenta

 

Sarrerak zenbakituta egongo dira eta 6 eta 12 euro artean jarriko dira salgai, otsailaren 24an, asteazkena, Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta webgunean, baita Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta kontzertu-aretoetan ere, emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.

Jaialdiaren antolakuntzak zorrotz beteko du covid-19aren aurkako osasun-araudia, artisten eta ikusleen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Jaialdiari eta 36 hitzorduei buruzko informazio guztia hemen.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig