Asteartea 21 Maiatza, 2024

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 52. edizioa itxiko du larunbat honetan

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 52. edizioa itxiko du larunbat honetan

Errenteriako jaialdiaren amaiera-kontzertua larunbatean izango da, maiatzak 25, 19:00ean Lekuona Fabrikan, eta Andra Mari Abesbatzaren parte-hartzea izango du.

Baldur Bronnimannen gidaritzapean, Lazkano, Viloria eta Aldaveren lanek osatuko dute programa.

Musikaste, Euskal Musikaren Astea, Eresbilek antolatzen duena, 52. edizioa eskaintzen ari da egunotan Errenterian. Urrezko ezteien ondoren, erronka da jaialdiaren helburuak betetzen jarraitzea, besteak beste, sortzaileei eta interpreteei laguntzea, gure konpositoreen musika aurkitzea, antzinako musikatik hasi eta egile klasikoen musikara, egungo konpositoreei laguntza berezia emanez.

Euskadiko Orkestrak euskal musikaren ekoizpenaren hedapenean ekarpena egiten jarraitu nahi du, eta euskal interpreteei bultzada emateko plataforma izaten ere jarraitu nahi du, hortaz, aurtengo edizioan ere parte hartuko du jaialdi honetan. Hogeita zazpigarren parte-hartzea izango du orkestrak Musikasten.

Larunbat honetan, maiatzak 25, 19:00ean Lekuona Fabrikan izango den amaiera-kontzertuan, orkestra izango da Andra Mari Abesbatzarekin eta Jesus Garcia Arejula baritonoarekin batera musikaz betetako aste honi bukaera bikaina emateaz arduratuko dena. Kontzertu hau Baldur Brönnimann suitzarrak zuzenduko du, Real Filharmonia de Galiciaren zuzendari titularrak, eta berak eramango ditu atriletara Ramon Lazkano, Itziar Viloria eta Pascual Aldave. Errepertorioan nabarmentzekoa da Viloriaren Oihartzun Gorriak, Real Filharmonia de Galiciarekin partekatutako enkargua, hain zuzen Euskadiko Orkestrak Euskadin egunotan estreinatuko duen obra, maiatzaren 22an (19:30) Gasteizen eskainiko duen kontzertu batean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al