Osteguna 18 Azaroa, 2010

Euskadiko Orkestrako biola Taldea Miramongo Matinéeak zikloan arituko da larunbat honetan

Euskadiko Orkestrako biola Taldea Miramongo Matinéeak zikloan arituko da larunbat honetan
Euskadiko Orkestrako Biola Taldea osatzen dutenentzat denboraldi honetan ere bueltan dira larunbatean Miramonera hurbiltzen den orori biolak eragiten dien grina kutsatzeko asmoarekin.

Larunbat honetan, hilak 20, Miramongo Matinéeak zikloaren emanaldi berri bat izango da Euskadiko Orkestraren Egoitzan. Euskadiko Orkestrako Biola Taldea osatzen dutenentzat gozamena da musika egitea, sinfonikoa zein ganberakoa izan, eta gozamena da halaber, Miramongo Matinéeak zikloak eskaintzen dien aukeraz baliatuz, zenbaitetan publiko zabalarentzat oharkabean gertatzen diren dohainen jabe den instrumentu honen inguruan pedagogia egitea. Horregatik denboraldi honetan ere bueltan dira larunbatean Miramonera hurbiltzen den orori biolak eragiten dien grina kutsatzeko asmoarekin.

Instrumentu hau, biolinaren oso hurbileko senide, orkestra sinfonikoaren baitan altu eta baxuen artean giltzarri gisa aritzen da, ezinbesteko elementua da guztiak harmoniaz bat egin dezan. Honela, duen garrantzia duela ere sarri askotan ia ezezagun gertatzen den instrumentu honek bere tokia aldarrikatzen du eta gaurkoan protagonista eztabaidaezin bilakatzen da merezimendu osoz. Aurrera pauso bat eman eta Miramongo Matinéeak zikloaren entzulegoari askotariko lanen katalogoa eskaintzera dator, biolarako errepertorio original urria dela eta bilaketa-lan eskerga burutuz ondutako katalogoa. Batetik, obra klasikoak, Charpentier, Pachelbel, Stradella eta Telemann barrokoenak, Schumann erromantikoaren partitura bat edo XIX. mende amaierako Crisantemi puccinitarra. Baina biolaren sonoritatea, aldabera eta ñabarduratan aberatsa, haratago doa eta XX. mendeko hotsekin ere ausartzen da: XX. mendearen bigarren erdian tangoaren sortzaile gailena izan zen Astor Piazzollaren sortzelanak ere izango dira entzungai: Contrabajeando, Sens Unique edo La vi llegar, esaterako. Mende horretako amaiera alderakoak dira halaber egitaraua osotuko duten Ian Gammie-ren Bratschentanz eta Bruce Fraser-en Fun For Five.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Egitaraua
M.A. Charpentier:
Preludio
J. C. Pachelbel: Canon
G. P. Telemann: 1. Kontzertua
G. Puccini: Crisantemi
R. Schumann: Gaztarorako albuma, biolarako moldaketa
A. Stradella: Aria di chiesa
B. Fraser: Fun For Five
A. Piazzolla: Contrabajeando, Sens Unique, La vi llegar, Preparense, Cafetín de Buenos Aires
Ian Gammie: Bratschentanz

Euskadiko Orkestrako Biola Taldea
Pascal Arnaud, Delphine Dupuy, Stela bucataru, Natacha Dupuy-Scordamaglia, Justyna Maria Janiak, Grzegorz Kawka, Arkaitz Martínez, Elena Martínez de Murguía, Cástor Narvarte, Jean Michel Nougué, Yann Seyrac.

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al