Ostirala 18 Iraila, 2020

Fernando Velázquez eta Euskadiko Orkestra Donostiako Zinemaldian egongo dira 'Patria' eta 'Hil kanpaiak'-en bidez

Fernando Velázquez eta Euskadiko Orkestra Donostiako Zinemaldian egongo dira 'Patria' eta 'Hil kanpaiak'-en bidez

'Patria 'eta ‘Hil kanpaiak’ soinu-bandak Fernando Velazquezek idatzitakoak dira, eta haren zuzendaritzapean grabatu ditu Euskadiko Orkestrak Miramongo egoitzan. Bi lanak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dituzte egunotan, lehena Sail Ofizialean eta bigarrena Zuzendari Berriak atalean.

Asko dira Fernando Velazquezek eta Euskadiko Orkestrak azken urteotan elkarrekin grabatu dituzten film eta telesailen soinu-bandak, besteak beste, A Monster Calls, Submergence, Lo imposible edota Ocho apellidos vascos. Orain zerrenda horretara gehitu dira Aitor Gabilondoren Patria eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak.

Euskal jatorriko bi grabaketak orkestraren Miramongo egoitzan egin ziren, aurreko denboraldian, bi une ezberdinetan. Batetik, Patriak azaroan izan zuen bere momentua eta, bestetik, Hil kanpaiak martxoan grabatu zuen orkestrak, konfinamenduaren aurretik, Kup Taldea bidelagun zuela.

Fernando Velazquez konpositore eta orkestra-zuzendari saritua zinema eta telebistarako musikagileen belaunaldi berri baten erakusle nagusia da. 1999an hasi zuen bere ibilbide luzea, 50 film luze eta telesail nazional eta internazional baino gehiago biltzen dituena, eta horiei kontzertu-lanen, antzerki-musika intzidentalaren eta era guztietako artisten enkarguen katalogo garrantzitsu bat gehitzen zaie.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea