Asteartea 11 Otsaila, 2020

Euskadiko Orkestrak ‘Patria’-ren soinu-banda grabatu du Fernando Velázquezen zuzendaritzapean

Euskadiko Orkestrak ‘Patria’-ren soinu-banda grabatu du Fernando Velázquezen zuzendaritzapean

Aitor Gabilondok sortutako telesaila, Fernando Aramburuk idatzitako eta Tusquets Editoresek Espainian argitaratutako 'best-seller' eleberrian oinarritua, HBO Españak estreinatuko du datorren maiatzean.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu du maiatzean estreinatuko den 'Patria' telesailerako Fernando Velázquez konpositore getxotarrak sortutako partitura originala. Fernando Arambururen best-seller eleberrian oinarritutako telesaila da.

Euskadiko Orkestrak eskarmentu handia du soinu-banda zinematografikoak grabatzen. Beti Fernando Velázquezen eskutik, arrakasta handiko soinu-bandak grabatu ditu, horien artean J.A. Bayonak zuzendutako A Monster Calls, eta horri esker Velazquezek jatorrizko musika onenaren Goya saria eskuratu zuen. 2017an musikagile bizkaitarrak Submergence Wim Wendersen film luzerako idatzitako musika grabatu zuen. Orkestraren eta Fernando Velázquezen lankidetza oparoaren ondorioz, 2012an The Impossible (J.A. Bayona) filmaren soinu-banda estreinatu zen zuzenean, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean egin zen aurkezpenarekin bat etorriz.

 

 

 

Fernando Velázquezi buruz

 

Sari ugari eskuratu dituen Fernando Velázquez musikagile eta orkestra-zuzendari ospetsua zinemarako eta telebistarako musikako egileen belaunaldi berri baten adierazgarri nagusia da Espainian eta AEBetan. 1999an hasitako bere ibilbide luzeak 50 film baino gehiago eta serie nazional eta nazioarteko gehiago barne hartzen ditu, eta horiei kontzertu-obren, antzerki-musika intzidentalaren eta mota guztietako artisten enkarguen katalogo garrantzitsu bat gehitu behar zaie.

Getxoko, Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan musika-ikasketak egin zituen, eta karrera amaierako aparteko saria irabazi zuen. Ondoren, Parisen eskolak jasotzen jarraitu zuen. Konposizioa ikasi zuen Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan, eta Historia Garaikideko lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Biolontxelista gisa, Santa Cecilia Ganbera Orkestrarekin, Edinburgh University Music Society Symphonic Orchestrarekin, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean aritu da.

Espainiako eta nazioarteko zuzendari handientzat egin du lan, besteak beste, J. A. Bayona, Patricia Ferreira, Mateo Gil, Emilio Martinez Lazaro, Guillermo del Toro, Nacho Vigalondo edo Wim Wendersentzat. Bere estilo nahasezina, sinfonismo posromantikoaren eta Hollywoodeko konpositore handien oinordekoa, zentzu melodiko handia, orkestraren ezagutza tinko zehatza eta soinu-banda bakoitza berez artelan bihurtzen duten tempoen kontrol dinamikoa ditu ezaugarri.

Bere ibilbidean zehar, oso esanguratsua izan da J. A. Bayonarekin izandako harremana, eta harekin El orfanato (2007), The Impossible (2012) eta A Monster Calls (2017) filmen soinu-bandak egin ditu. Gure mugetatik kanpo, Savage Grace (Tom Kalin, 2007), BabyCall (Pal Sletaune, 2011), Mama (Andrés Muschietti, 2013), La cumbre escarlata (Guillermo del Toro, 2015, Espainian Crimson Peak izenburuarekin ere ezaguna) eta Pride and Prejudice and Zombies (Burr Steers, 2016) sinatu ditu.

Besteak beste, honako orkestra hauek zuzendu ditu: Bilbo, Euskadi, Extremadura, Galizia, Madrilgo Erkidegoa, Malaga, Nafarroa, Asturaiaseko Printzerria, RTVE, Sevilla, Budapesteko Irratia, Londresko Phillarmonia, London Metropolitan eta Txekiar Orkestra Nazionala.

Informazio gehiago

Telesailaren kartela (.jpg)
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino