Astelehena 12 Abendua, 2016

Gaurko eta biharko kontzertuekin, Katia eta Marielle Labèque-ek, Orkestraren Abonu Denboraldiko 3. kontzertu-programa osatuko dute

Gaur astelehena eta biharko kontzertuak izango dira Katia eta Marielle Labèque piano duoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldiko 3. programaren baitan emango dituzten azkenak. Emanaldi-programa abenduaren 2 ostiralean abiatu zen Donostiako Kursaalean; hilaren 5ean jarraitu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian eta 7an Orkestra Kursaalean izan zen berriz ere. Gaur Gasteizko Principal Antzokian izango den emanaldiaren ondoren, kontzertu-programa hau itxiko da bihar asteartea, abenduaren 13an Iruñeako Baluarten.

Katia eta Marielle Labèque ahizpa lapurtarrek "ezin sailka daitezkeen bi pianista inkonformista" modura aurkeztu dute beren burua eta "kontraesan batzuk eta sorpresak ezkutatzen dituen" errepertorioa da berea. Haien interpretazioek musika estilo desberdinen nahastea dute eta Bach, Brahms, Liszt eta Mozarten tankerako klasikoetatik XX. mendeko "klasikoetara" jauzi egiten dute, Stravinsky, Bernstein, Takemitsu eta Lutoslawski musikagileen lanetara, esaterako. Hala, Thomas Adès edo horientzat konposatu duen Philip Glass-en tankerako musikagile garaikideek ere tokia dute bi ahizpen interpretazioetan. Ezagunak dira, halaber, pop-rock izarrekin lankidetzak, Sting edo Madonnarekin egindako lana, esaterako. Gertuagokoa zaigu Kalakan taldearekin elkarlana; besteak beste, txalapartaren hotsa pianoenarekin uztartu zuten Ravelen Boleroan. Euren disko etxearen bidez (KML Recordings), eta nazioarteko zigiluen eskutik (Deutsche Grammophon) garatutako diskografiak islatzen du baita ere Katia eta Marielle Labèquen lanen eklektizismoa. Aurrez aipatu konpositoreen izenez gain, askotariko artisten izenak ere irakur daitezke kredituetan: Patti Smith, Daniel Day-Lewis, Mayte Martín, Il Giardino Armonico eta abar. Infomazio gehiago www.labeque.com webgunean.

"Frantziako irudiak" izenburudun egitaraua. Poulencen Bi pianorako kontzertuaren hitzaurre gisa, beste musikagile frantziar baten obra bat joko du, Camille Saint-Saënsena, hain zuzen ere. Horren Suite Algérienne izango da entzungai. Eta kontzertua ixteko, Claude Debussyren Images, hau da, Irudietako bi: Ibéria eta Rondes de Primtenps. Euskadiko Orkestrak bere zuzendari titular Jun Märkl izango du gidari frantziar kutsu nabarmena duen egitarau honi aurre egiteko. Izan ere, itzal handia du alemaniar zuzendariak frantziar errepertorioari dagokionean.

Gasteizko Principal Antzokiko kontzerturako sarrerak agortuta daude, baina Iruñeako Baluarten izango den azken emanaldirako tiketak eros daitezke webgune honetako TICKET atalean edo Baluarteko ohiko salguneetan.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al