Asteazkena 10 Martxoa, 2021

Gemma New zuzendaria eta Vadim Gluzman biolinjolea izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Gemma New zuzendaria eta Vadim Gluzman biolinjolea izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Martxoaren 11tik 18ra ohiko lau hiriburuetan eskainiko den ‘Bidaiak’ izeneko programa dagoeneko irekita egongo da lurralde bakoitzeko mugikortasunera eta Donostia eta Bilbon 600eko edukiera izango dute kontzertuek.

Prokofieven ‘Biolinerako 2. Kontzertua’ eta Schumannen ‘3. Sinfonia, Renaniarra’ izango dira programako bi obrak.

Iruñean eta Bilboko Musika-Musika Jaialdian Semyon Bychkoven zuzendaritzapean eskainitako kontzertu handien ondoren, orkestrak Denboraldiarekin jarraituko du Donostiako Kursaal Auditoriumean (martxoaren 11, 12 eta 18an, 17:30ean eta 19:30ean) hasiko den hamar kontzertuko programa berri batekin. Gainontzeko kontzertuak datorren astean izango dira: Gasteizko Principal Antzokian (martxoaren 15ean, 19:30ean), Iruñeko Baluarte Auditoriumean (martxoaren 16an, 19:30ean), eta Bilboko Euskalduna Jauregian (martxoaren 17an, 19:30ean).

Gemma New, Sir Georg Solti Sari ospetsua jaso berri duen egungo zuzendari gazte oparoenetako bat, izango da hitzordu hauen zuzendaria. Aintzatespen horrek AEBetako diru-laguntzarik handiena ematen die zuzendari estatubatuar gazteei. Hamiltongo Orkestra Filarmonikoko musika-zuzendaria da New, eta Saint Louisko Orkestra Sinfonikoko egoiliarra. Horrez gain, pandemiaren aurretik, Dallasko Orkestra Sinfonikoko zuzendari gonbidatu nagusi izendatu zuten. Estatu-mailan bere debuta izango da Gemma Newentzat Euskadiko Orkestraren Denboraldian egingo duena. Ruth Reinhardt eta Anja Bihlmaierrekin batera, Denboraldi honetan orkestra bisitatuko duten hiru emakume zuzendarietako bat da.

Gemma Newekin batera munduko biolinista ospetsuenetako bat igoko da oholtzara kontzertu hauen lehen zatian: Vadim Gluzman. Nazioarteko orkestra ospetsuenen bakarlari (Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Bostongo Orkestra Sinfonikoa, Clevelandeko Orkestra, Chicagoko Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra Filarmonikoa, besteak beste), birtuoso israeldarrak orkestrari lagundu zion duela bi urteko Europa erdialdeko biran, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Kasu hartan egin zuen bezalaxe, oraingoan ere Prokofieven Biolinerako 2. Kontzertua interpretatuko du Gluzmanek. Sobietar Batasunera bizitzera joan baino lehen idatzi zuen konpositore errusiarraren lanik liriko eta sentimentalenetako bat da. Biolinerako kontzertu hau interpretatzeko bakarlari oso bertutetsu bat behar da, horregatik orkestrak Vadim Gluzman aukeratu du. Euskadiko Orkestrarekin hamar kontzertu eman ostean, Gluzman Toulouseko Orchestre National du Capitolerekin arituko da Tugan Sokhieven aginduetara.

Kontzertuaren bigarren zatian, Gemma Newek Schumannen 3. Sinfoniari, "Renaniarra" izenez ezagutzen denari, helduko dio. Konpositore alemaniarrak, Dusseldorfera joan eta gutxira idatzi zuen, Koloniako katedrala ezagutu ondoren. Sinfoniaren harietako bat Rhin ibaia da, Renania zeharkatzen duena. Sinfonia handia da eta oso originala garai hartarako, eta beti merezi du berriro entzutea.

 

 

Mugikortasuna eta edukiera zabaltzea

 

EAEko osasun-dekretu berriak udalen eta lurraldeen mugikortasuna irekitzen du eta edukiera 400etik 600era zabaltzen du 1600 eserlekutik gorako aretoetan. Dekretu horrek eragin zuzena du Euskadiko Orkestraren kontzertuetan, izan ere, euskal probintzietan bizi diren abonatuak hiriburuetara joan ahal izango baitira eta, beraz, asistentzia nabarmen handituko da. Gainera, Euskalduna Jauregian eta Kursaal Auditoriumean sarrera gehiago jarriko ditugu salgai.

Sarrerak salgai 10 €tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino