Ostirala 10 Iraila, 2010

Irailaren 18 larunbatean abiatuko da Miramongo Matinéeak zikloaren 19. denboraldia

Orkestraren Miramongo Egoitzan aurkeztu da, "Etengabeko mugimenduan" lelopean, Miramongo Matinéeak zikloaren 2010/2011 denboraldia. Iñigo Alberdi, Orkestraren zuzendari nagusiak eta ziko honen hemeretzigarren denboraldia osatuko duten kontzertuetan esku hartuko duten hainbat musikarik emanaldi horien berri eman dute. Honela, hizlari izan dira Marco Caratto, Jon Larraz, Igor Torre, Elena Martínez de Murguía, Arkaitz Martínez eta Oscar López Orkestrako kideak, Araoz Gazte Abesbatzako zuzendari gorka Miranda, Jorge Pacheco perkusio-jotzailea eta Juan Vega txirula-jotzailea. Aurtengoan ere askotariko 16 kontzertu izango dira, garai orotako musika formatu ezberdinetan bilduz. Bertan izan da halaber, Iñaki Almandoz zikloaren babesle den Kutxaren ordezkari gisa.

Denboran aurrera eta atzera doan hotsa, garai batetik bestera, barrokoko musikatik musika garaikidera eta garaikidetik klasikoenera mugimenduan dabilen hotsa. Musika erlijiosotik minimalismora, abesbatzatik orkestra handira eta hortik haize, hari edo perkusio taldeetara kulunkan dabilen bulkada. Orkestra handiak edo abesbatza batek sortutako uhinak, edo haize, hari zein perkusio ganbera-taldeetatik sortzen direnak. Lehenbiziko urratsak ematen ari diren zuzendari gazteak zein arrakastaz jositako bidean aurrera doazen zuzendari gailenen indarretik jaiotako dinamismoa. Aurretik etorri eta proiektu berriak dakartzatela bueltan datozen talde ezagunak eta Euskadiko Orkestrak Miramonen duen egoitzako auditorioan estreinakoz arituko direnen energiatik datorren mugimendua. Hori da Miramongo Matinéeak zikloa: hotsa etengabeko mugimenduan.

Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldi berria irailaren 18an hasiko da, goizeko 11etan Miramongo Egoitzan. Musika Garaikidea hizpide izango duen estreinako Matinée honetan, Minimal hari kuartetoak Michael Nyman eta Philip Glass-en obrak interpretatuko ditu.

Aurreko denboraldietan bezala, KUTXAri gure esker ona adierazi nahi diogu, bere Gizarte Ekintzaren bidez, 1993an abian jarri zenetik ziklo honen garapenerako eman duen eta egun ematen duen laguntzagatik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron