Osteguna 25 Martxoa, 2010

IRUÑEAKO ORFEOIAREN ESKOLANIA MIRAMONGO MATINEETAN

IRUÑEAKO ORFEOIAREN ESKOLANIA MIRAMONGO MATINEETAN
Juan Gainzak zuzendutako abesbatza honetako haurrek obra erlijioso zein profanoek osatutako egitaraua aurkeztuko dute martxoaren 27an.

Larunbata honetan, martxoak 27an, Orkestraren egoitzan abesbatza-kontzertu bat hartuko du berean Miramongo Matinéen baitan. Ganbera musikaz gain, abesbatzarako musika ziklo honen ardatzetako bat da. Aurreko edizioetan Bilboko Koral Elkartea, Capilla Peñaflorida, Kea Ahots Taldea, Iruñeako Ganbera Korala, Vocalia Taldea edo Orfeoi Txiki izan dira Miramonen.

Iruñeako Orfeoiaren  Eskolania hamaika eta hamasei urte bitarteko hirurogei ikaslek osatzen dute eta Juan Gainza da zuzendaria. Eskolania berezko nortasuna duen abesbatza bilakatu da, ez bakarrik Iruñeko Orfeoiko abeslari-harrobi moduan, baizik eta errepertorio sinfoniko-koral batekin egunetik egunera zailtasun handiagoko proiektutan sartuz. Eskolaniaren azken proiektuen artean aipatzekoak dira "The Snowman" filmaren soinu bandari ahotsa jarri izana, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin; Hans Krásaren "Brundibár" opera Iruñeko Baluarten, Bilboko Arriaga Antzokian, Oviedoko Filarmonika Antzokian eta Leganesko Carlos III Unibertsitatean, kritika bikaina nahiz entzuleriaren harrera beroa jaso zituelarik; halaber, La Bohème interpretatu du, Iruñeako Baluarte auditorioan, Miguel Ángel Gómez Martínezen zuzendaritzapean eta bakarlari talde paregabearekin, Ainhoa Arteta edo José Luis Duval barne. Aurretik aritua da Eskolania Orkestraren Abonu-Denboraldian, Oleg Caetaniren zuzendaritzapean, Mahlerren Hirugarren Sinfonia interpretatu zuelarik Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaalean, Iruñeako Baluarten eta Gasteizko Principal Antzokian.

Matinée honetan Eskolaniak aurkeztuko duen egitaraua bi zatitan banatzen da. Hasierako atala musika erlijiosoak osatuko du, Bob Chilcott, Francisco Ibáñez eta Xavier Sarasolaren obrak interpretatuko dituztelarik. Bigarren atala, berriz, musika profanoari eskainiko zaio, Aita Donostia, Javier Busto, Iñigo Casalí, Eduardo Serrano edo José Antonio Rincónen partiturak eta Leonard Cohenen lan baten moldaketa ere entzungai izango direlarik. Kontzertu honetan Diana Yerro Landajok pianojoleak lagunduko du Eskolania. Iruñeako Orfeoiaren pianojole titularra izateaz gain, Diana Yerro Haur Abesbatzako eta Eskolaniako haurren Musika-Hizkuntza eta Piano irakaslea da.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Egitaraua

I
- Bob Chilcott: A little Jazz Mass
- Francisco Ibáñez: Ave María
- Xavier Sarasola: Pater Noster

II
- Aita Donostia: Argizariak zelütik
- Javier Busto: Maritxu nora zoaz
- Javier Busto: Zai itxoiten
- Iñigo Casalí: Arbolé, arbolé
- Dona, dona (arr. Carl - Bertil Agnestig)
- Eduardo Serrano (arr. Vivian Tabbus): Negrito trasnochador
- José Antonio Rincón (adapt. José Manuel Hernández): Bullerengue
- Leonard Cohen(arr. Jonathan Wikeley): Alelujah
- Aizu Bandai San (arr. Hiroshi Ishimaru)

IRUÑEAKO ORFEOIAREN ESKOLANIA
Juan Gainza Berro,
zuzendaria
Diana Yerro Landajo, pianoa

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron