Asteazkena 22 Ekaina, 2011

Kontzertu hezigarrien antolaketan adituak bilduko dira Donostian ekainaren 23tik 25era

Kontzertu hezigarrien antolaketan adituak bilduko dira Donostian ekainaren 23tik 25era
Euskadiko Orkestra izango da ROCEk (Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sarea) antolatuta Donostiako Teknologi elkartegiko Eraikin Nagusian izango den II. Topaketaren anfitrioia.

Ekainaren 23, 24 eta 25ean Donostian izango den ROCE 2011 Topaketa kontzertu pedagogikoen bidez akzio hezigarrien arloan jarduera, erantzunkizun edo konpromezua duen erakunde ororentzat bilgune izango dira. Gainera, gai honengan interesa duen ororentzat irekiak izango dira. Topaketak Donostiako Teknologi elkartean izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa anfitrioia dela.

Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sarea (ROCE) 2010ean sortu zen, Orquesta Ciudad de Granada, Bartzelonako L'Auditori, Nafarroako Gobernuko Kultur eta Turismo Saila eta Euskadiko Orkestraren ekimenez, Gijón-go Udal Kultur Fundazioaren laguntzaz. Honen helburuak kideek garatutako akzio hezigarriak koordinatu, lankidetza bultzatu eta proiektu hezigarriak sustatzea dira. Sortu zenetik erakunde hauek ROCE modu egonkor batean instituzio berriak berean hartzeko eta partekatutako interes eta beharren arabera lan-dinamika ezberdinak garatzeko gai izatea bideratu duen balorazio eta lantze prozesu bati egin diote aurre. Honela, hasierako erakundeei Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Kursaal Fundazioa, Kanaria Handiko Filarmonikoa, Vallés-eko eta Tenerifeko Orkestra Sinfonikoak, Sevillako Orkestra Barrokoa, Carlos III Ganbera Orkestra, Palau de la Música Catalana, Valladolideko Miguel Delibes Kulturgunea eta Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Andaluziako Juntaren Kultur eta Hezkuntza Sailen menpeko Abecedaria Zirkuitua gehitu zaizkie gerora.

Kultur arloaren inguruan jarduten diren erakundeak dira guztiak, forma eta eduki aldetik anitzak, baina guztiek funtsezko ideiak partekatzen dituzte: musika edozein gizartetan tresna hezigarri oinarrizkoa dela eta ikastetxe zein familientzako prestaturiko kontzertu eta jarduerak gure eskaintza artistiko zein sozialaren funtsezko zati direla, esaterako. Egun ROCE proiektu honen kide izateko interesa izan dezaketen erakundeekiko informazio eta zabalkunde prozesuan murgildurik dago

Granadan 2010ean izandako I. ROCE Topaketa hezkuntza proiektuaren kudeaketaren ideiaren eta bere ezaugarrien -hezkuntza, musika zein artearen arlokoak- ingurukoa izan bazen, bigarren topaketa honek proiektuan beste ikuspegi batzuetatik sakontzea izango du helburu: egungo testuinguruaren ezagutzaren garrantzia, lidergo sendo baten beharra edo burutzen dituzten jardueretan erakunde ezberdinen balioak eta filosofiaren benetazko eragina. Batzar honetan esku hartuko dutenak hauek dira, besteak beste: Assumpció Malagarriga (Servei Educatiu L'Auditori-ko zuzendari eta ROCEren presidente), Manuel Cañas Escudero (ROCEren koordinatzailea) Roberto Gómez de la Iglesia (c2+i entrepresaren buru), Mª Camino Barcenilla y Toña Trueba (Nafarroako Gobernuko Kultura Saila), Carmen Huete (Orquesta Ciudad de Granadako Hezkuntza Departamentua), Manuel González (Gijóngo Udaleko Kultur Udal Fundazioko burua), Pedro Sarmiento (Teatro Real eta Fundación SaludArte-k lagundutako LOVA Proiektuaren koordinatzailea) eta Aintzane Cámara (EHUko irakaslea); Topaketaren anfitrioia izango den Euskadiko Orkestratik, Iñigo Alberdi, zuzendari nagusia, Miren Elósegui, komunikazio zuzendaria, eta Mikel Cañada, hezkuntza departamentuaren koordinatzailea arituko dira.

Topaketaren helburuak honako hauek dira:
• Gure inguruan burutzen diren ahalik eta hezkuntza proiektu zein programa gehien ezagutzea.
• Hezkuntza-proiektu baten abiatze, garapen eta ebaluaketan eragina duten alor ezberdinetan sakontzea.
• Jarduera-ildo nagusiak eztabaidatzea.
• Etorkizunerako lan-proiektuak bideratu eta bultzatzea.

II. ROCE Topaketa (Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sarea)
Ekainak 23, 24 eta 25:
Donostiako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusia (Mikeletegi Pasealekua, 53)

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al