Asteazkena 31 Maiatza, 2017

Leticia Moreno biolin-jotzailea Abonu Denboraldian da berriz ere, musikaren izarrartean izar berri bihurtuta

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu programa berri bat abiatu du eta berau Leticia Moreno biolinistarekin partekatuko du, Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatu Andrey Boreykoren gidaritzapean. Leticia Moreno Euskadiko Orkestraren bakarlari gonbidatu gisa bueltan da bost urteren buruan, nazioarteko arrakasta ugari lortu ostean. Arrakasta horiek lehen mailako orkestra zein zuzendariekin lankidetzan merezi izan ditu; esate baterako, Vienako Orkestra Sinfonikoarekin, Mariinsky Antzokiko Orkestrarekin, Errusiako Orkestra Nazionalarekin edo San Petersburgokoarekin jardun du, Zubin Mehta, Christoph Eschenbach, Yuri Temirkanov eta Valery Gergiev maisuekin.

Kontzertuak. Ostiralean, hilak 2, Kursaalean izango den kontzertuaren ondoren, programak jarriatuko du ekainaren 5 astelehenean Gasteizko Principal Antzokian, 6an Bilboko Euskalduna Jauregian, 7an Iruñeko Baluarten eta, amaitzeko, 9an Orkestra berriz ere Kursaalean izango da. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Leticia Moreno (Madril, 1985) biolinistak bukatu berri du Espainiako hainbat hiritan zehar San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoarekin eta Yuri Temirkanovekin egindako bira; kontzertu horietan musika errusiarra aurkeztu du. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, madrildar biolin-jotzaileak aitortu du: "Errusiar musika nire ama-hizkuntza da". Izan ere, nazioartean ibilbide ikusgarria egin duen musikaria Mstislav Rostropovitxen ikasle izan zen, Zakhar Bron eta Maxim Vengerov biolin-jotzaileak irakasle izan eta gero. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera 2010ean egin zuen debuta. E. Laloren Espainiar sinfonia jo zuen eta, besteak beste, "Adierazkortasun indartsua" eta "Koloreen eta grinaren inguruan" idatzi zituzten kritiken izenburu. 2012an itzuli zen Denboraldira eta Saint-Saëns, Ravel eta Sarasateren lanak jo zituen. Urte hartan bertan plazaratu zen Orkestraren Euskal Konpositoreen Bildumako azken diskoa, Carmelo Bernaolaren inguruko monografikoa; horretarako Piezas caprichosas grabatu zuen Leticia Morenok. Orain, ordutik bost urte igaro direnean, Aram Khatxaturianen Biolin eta orkestrarako kontzertua aurkeztuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eszenatokietan. Mikel Chamizok egitarauari oharretan idatzi duenaren arabera, "Khatxaturianen erritmo intentsitatea eta birtuosismo idiomatikoa oso egokiak dira Morenoren jotzeko moduarentzat, pasio handiz jotzen baitu pieza oro, eta bere errepertorioa ez da errusiar obretara mugatzen".

Andrey Boreykok berriki zuzendu ditu Varsoviako Orkestra Filarmonikoarekin eta Herbeheretako Orkestra Filarmonikoarekin kontzertuak Amsterdameko Concertgebouwen eta, gure Denboralditik igaro ondoren, Gotemburgoko Sinfonikoarekin, Stockholmeko Real Filarmonikoarekin edo Cincinnati eta Houstonekoekin ditu kontzertuak hitzartuta. Gainera, Belgikako Orkestra Nazionalean egiten du lan, eta baita Napleseko Sinfonikoan ere, non zuzendari titularra eta musika-zuzendaria den 2012 eta 2014az geroztik, hurrenez hurren. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aurkezten duen egitaraua osatzeko, Boreykok hain ongi ezagutzen duen errusiar errepertorioko izen saihetsezin bat berreskuratu du. Prokofieven Romeo eta Julieta balleta osatzen duten zenbakien aukeraketa bat egin du, kontzertu hauetarako espreski. Entzun ahal izango den hautaketak Shakespeareren klasikoa oinarri duen piezaren argumentuaren haria errespetatzen du.

Azken aurreko Abonu programa honetakoak izango dira Euskadiko Orkestrak bere Denboraldian emango dituen azken kontzertuak, orkestra gonbidatu ariko den Orchestre National de Bordeaux Aquitaine-k itxiko baitu Denboraldia.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al