Osteguna 08 Iraila, 2011

Miramongo Matinéeak zikloaren 2011/2012 denboraldia aurkeztu berri da

Miramongo Matinéeak zikloaren 2011/2012 denboraldia aurkeztu berri da
Denboraldia osatuko duten 16 kontzertuetatik lehenbizikoa irailaren 24an izango da Orkestraren egoitzan.

Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren 2011/2012 denboraldia aurkeztu da. Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusi Iñigo Alberdik, Mikel Mendartek, zikloaren babesle den Kutxaren ordezkariak eta bertan arituko diren hainbat musikarik Miramongo Matinéen 20. denboraldia osatuko duten 16 kontzertuen xehetasunak azaldu dituzte bertaratutako komunikabideen aurrean.

Iñigo Alberdik datozen hilabeteetarako prestatutako programazioaren askotarikotasuna azpimarratu du eta Mikel Mendarte, Kutxaren izenean, "Miramongo Matinéeak bezalako kalitatezko errealitateekin lankidetzan aritzeaz arro" agertu da eta Euskadiko Orkestrari musika gizarteratzeko egiten duen lana eta ahalegina eskertu dizkio.

20. Denboraldian Miramongo Matinéeak zera dira, Bach, Beethoven, Mozart edo Händel, baina baita Guridi edo Aita Donostia Piazzollarekin, jazzarekin edo musika garaikidearekin bizikidetzan, ganbera taldeak, Euskadiko Orkestraren zein BOSeko musikari-taldeak, Andra Mari Abesbatza edo Gonzalo Tejada eta Iñaki Salvador bezalako izenak bestelako errepertorioetan murgildurik; Euskadiko Orkestraren lanaldiak entzulegoari zabaldurik eta Daniel Müller Schott biolontxelojotzailea edo Judith Jaúregui pianojotzailea bakarlari gailenak ere esperientza artistiko honen kide bilakatuko dira, giza-dimentsioa duen eszenatoki batean, non artista eta entzuleen pultsoak musikaren erritmoarekin bat egiten duen. Guzti honen euskarri izango dira Miramongo Matinéeak 2011/2012 denboraldian.

Eskerrak eman nahi dizkiogu KUTXAri, bere Gizarte Ekintzaren bidez hogei denboraldi hauetan zehar Miramongo Matinéeak zikloa erreferente bilakatzeko bidean lankide izan baitugu.

Abonuen salmenta. Hamasei kontzertuetarako abonuak salgai daude jada Euskadiko orkestraren telefono zenbakiaren bidez (943 01 32 32). Abonuaren prezioa 75,00€-koa da. Orkestraren beste zikloetako abonatuek, Kursaal Fundazioko abonatuek, Eureka! Zientzia Museoaren lagunek eta Gazte Kutxa eta Urrezko Txartelaren titularrek deskontua izango dute.

Denboraldi honetan ere doako autobus zerbitzua izango da abonatuentzat, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4. zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribidea, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34an geldialdiak egiten dituena.

Sarreren salmenta. Sarrera solteak irailaren 19tik aurrera eros ahal izango dira. Sarrera bakoitzaren prezioa 6,50€-koa izango da eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke; Egoitzaren leihatilan, halaber, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera, aforo librerik balego.

 

Informazio gehiago

Prentsa-dossierra
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron