Astelehena 01 Urria, 2012

Miramongo Matinéen 2012/2013 denboraldia: Berrikuntzatik tradiziora

Orkestraren Miramongo egoitzan aurkeztu berri dira XXI. Miramongo Matinéeak. Orkestraren zuzendari nagusi Iñigo Alberdik, zikloaren babesle Kutxaren ordezkari Mikel Mendartek eta kontzertuetan arituko diren hainbat musikarik beste behin tradiziora berrikuntzaren bidetik hurbilduko den denboraldiaren nondik norakoa agertu dute komunikabideen aurrean.Miramongo Matinéeak Orkestraren jarduera sinfonikoaren osagarrizko ganbara-ziklo gisa jaio baziren ere, larunbatetan gure Egoitzara datozen entzuleak liluratzen dituen nortasun propioa lortu zuten berehala.

Matinéen 2012/2013 Denboraldiak Arambarri, Madina, Donizetti edo Bacewicz bezalako musikagile ezezagunen musika zein aro guztietako ganbera-errepertorioaren lan nagusiak entzuteko aukera eskainiko du. Iñaki Fresánen edo Olatz Saituaren ahotsek, Martin Fröst eta Asier Polo bakarlari ospetsuak eta Sigma Project edo Ensemble Diatessaron bezalako ganbera-taldeak entzuleen bidaideak izango dira Erdi Arotik XXI. Mendera doan musika-aurkikuntzako bidai honetan.

Kutxari bere Gizarte Ekintzaren bidez Miramongo Matinéeak zikloari, sortu zenetik, hogeita bat denboraldietan emandako laguntza eskertzen diogu, musika erreferente bilakatu arte ziklo honek bizitako bilakaera ahalbidetu duen laguntza, hain zuzen ere.

Abonuen salmenta. Hamasei kontzertuetarako abonuak salgai daude jada Euskadiko orkestraren telefono zenbakiaren bidez (943 01 32 32). Abonuaren prezioa 76,50€-koa da. Orkestraren beste zikloetako abonatuek, Kursaal Fundazioko abonatuek, Eureka! Zientzia Museoaren lagunek eta Gazte Kutxa eta Urrezko Txartelaren titularrek deskontua izango dute.

Denboraldi honetan ere doako autobus zerbitzua izango da abonatuentzat, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4. zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribidea, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34an geldialdiak egiten dituena.

Sarreren salmenta. Sarrera solteak urriaren 1etik aurrera daude salgai. Sarrera bakoitzaren prezioa 7€-koa izango da eta Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxasarrerak.net helbidean eskura daitezke; Kursaal Auditorioko leihatilan (EOSen kontzertu egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta Kursaal Fundazioaren emankizun egunetan 17:00etatik 20:00etara); Egoitzaren leihatilan, halaber, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera, aforo librerik balego.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al