Asteazkena 08 Apirila, 2026

Nikolai Luganskyk Rakhmaninoven ‘Pianorako 3. Kontzertu’ ezin zailagoa joko du Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikora egingo duen itzuleran

Nikolai Luganskyk Rakhmaninoven ‘Pianorako 3. Kontzertu’ ezin zailagoa joko du Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikora egingo duen itzuleran

Errusiarrak pianoaren historiako kontzerturik zail eta birtuosoenari aurre egin beharko dio Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri batean, beste musikari handi batek zuzenduta, Juraj Valcuha eslovakiarrak, hona egingo duen hirugarren bisitan.

Kontzertuak Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon izango dira apirilaren 9tik 15era, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren hurrengo programa aurkezten du, ‘Rakhmaninov / Bartok’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostegun eta ostiralean, apirilak 9 eta 10, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, apirilak 13, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, apirilak 14, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta asteazkenean, apirilak 15, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Nikolai Luganskyk eta Sergei Rakhmaninovek nazioartean txalotutako binomioa osatzen dute. Errusiar pianistak bere herrikidearen obra bati egiten dion interpretazio berri bakoitza mugarri bihurtzen da, eta Euskadiko Orkestrarekin lehenago ere bizi izan dugu: 2021ean hemen izan genuen, Paganiniren lan bati buruzko Rapsodia eskaintzeko. Laugarren bisita izango den honetan, Luganskyk, 1994an Txaikovski Lehiaketa irabazi zuenak eta azken hamarkadetako artista errusiar sarituenetakoak, bere partiturarik zailena izango du aurrez aurre, Pianorako 3. Kontzertua, Rakhmaninovek berak, instrumentuaren historiako pianistarik onenetako batek, idatzi zuena, interprete gisa duen birtuosismoa erakusteko helburuarekin.

Kontzertua 1909ko udan konposatu zuen Rakhmaninovek Ivanovkan zuen familiaren etxaldean, Estatu Batuetan lehen bira egiteko prestatzen ari zen bitartean. Urte hartako irailaren 23an amaitu zuen, eta itsasontzira eraman zuen teklatu mutu batean zeharkaldi atlantikoan ikasi ondoren, berak estreinatu zuen bakarlari gisa 1909ko azaroaren 28an New Yorken. Handik aste gutxira, Gustav Mahlerren gidaritzapean, New Yorken joko zuen berriro, musikako bi erraldoiren arteko elkarlan historiko batean. Lanak laster lortu zuen pianorako errepertorioko kontzertu zailenetako bat izatearen ospea, bai idazketa tekniko nekagarriagatik, bai musika eta adierazpen dentsitateagatik.

Pianismoaren mugarri horren aurretik, Rakhmaninoven aurreko belaunaldiko maisu Anatoli Liadoven Laku sorgindua poema sinfonikoaren inpresionismo liluragarria izango dugu; eta, bigarren zatian, beste obra kontzertatzaile baten interpretazioa aurkeztuko du Euskadiko Orkestrak: Bela Bartoken Orkestrarako Kontzertua. 1943an Estatu Batuetan konposatua, Bartok ekonomia eta osasun arazoak pasatzen ari zela, hungariar herrikide batzuek isilpean egin zioten enkargua, murgilduta zegoen depresiotik ateratze aldera. Emaitza, Serge Koussevitzkiren ustez, «azken mende laurdenean idatzi den lanik onena» izan zen.

Eslovakiar Juraj Valcuhak, Houstongo Sinfonikoaren eta Tokioko Yomiuri Symphony Orchestraren zuzendari titularrak, zuzenduko du kontzertu-programa berri hau, Euskadira egingo duen hirugarren bisita honetan.

 

 

Sarreren salmenta

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og