Asteazkena 16 Maiatza, 2012

Oreka TX-en txalaparta bakarlari Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertuetan

Txalaparta obra, Iván Fedelek Euskadiko Orkestraren Tesela proiektuaren baitan sortua, Orkestraren Abonu-Denboraldiko hurrengo programan estreinatuko da. Erabateko estreinaldi honetan orkestra sinfoniko batekin bakarlari gisa berria gertatzen den instrumentu bat izango da: txalaparta, alegia, Oreka TXen eskutik. Txalapartaz gain, Daniel Müller-Schott biolontxelojolea bakarlari arituko da kontzertu-programa honetan Dvoráken Biolontxelorako kontzertuaren interpretazioan. Andrey Boreykok, Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatuak zuzenduko dituen kontzertu hauek maiatzaren 17 eta 18an Donostiako Kursaalean, 21ean Gasteizko Principal Antzokian, 22an Iruñeako Baluarte Auditorioan eta 23an Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira.

Lehenbiziko aldia da Oreka TX orkestra sinfoniko batekin bakarlari aritzen dela. Egun Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugartek osatua, Oreka TX taldea 1997an sortu zuten Harkaitz Martínez eta Igor Otxoak. Nömadak TX proiektuaren egileak, txalapartaren erabateko gaurkotasuna aldarrikatu ea mundu osoko eszenatokietara eraman duten musikarien belaunaldi berri baten kide dira.

Txalaparta, Euskadiko Orkestraren eta Oreka TXen bategitea ekarri duen musikalana. Iván Fedele (Lecce, 1953) italiarrak idatzitako partitura hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren TESELA egitasmoaren baitan estreinatuko da. Tesela Euskadiko Orkestrak bere 30. urteurrena ospatzeko abian jarritako konposizio-proiektua da, BBVA Fundazioaren lankidetza esklusiboa duena. Nazioarte mailako ibilbide nabarmena duten zortzi konpositoreei nolabait euskal kulturarekin lotura duen obra banaren enkargua egin izana du oinarri. Zortzi obra, Euskadiko Orkestrak bere hiru hamarkadak ospatzeko eraikitako musika garaikidez eginiko mosaikoaren zortzi tesela izango dira. Aurrez, denboraldiko beste programatan Michael Finnissyren Zortziko, James Dillonen White Numbers eta Mario Lavistaren Tres cantos a Edurne aurkeztu dira. Estreinaldi-seriea 2012/2013 denboraldian osotuko da.

Kontzertu hauetako programa Daniel Müller-Schott (Münich, 1976) alemaniar biolontxelojotzailearen interpretazio bakarlariarekin irekiko da, Dvoráken Biolontxelo eta orkestrarako kontzertuan. Orkestrarekin estreinakoz 2010ean aritu zen interprete hau bere belaunaldiko talentu nabarmenetakotzat hartua izan da. New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa, BBC-ko Filarmonikoa, London Philharmonic, Israelgo Sinfonikoa, Frantziako Orkestra Nazionala edo Berlingo Irratiko Sinfonikoarekin aritu da, Askhenazy, Eschenbach edo Masur bezalako maisuen zuzendaritzapean. Musika ikaslgelatan zabaltzeaz arduratuta, Rapsody in School erakundearen lankide da eta maiatzaren 23an Bilboko Deutsche Schulen izango da. Gainera, Daniel Müller Schott maiatzaren 19 larunbatean 11:00etan Euskadiko Orkestraren egoitzan izango den Miramongo Matinéean protagonista izango da. 

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea