Osteguna 10 Ekaina, 2010

Orkestra bat miniaturan: Ezohiko talde instrumental batek itxiko du Miramongo Matinéeak zikloa

Orkestra bat miniaturan: Ezohiko talde instrumental batek itxiko du Miramongo Matinéeak zikloa
Larunbat honetan, hilak 12, itxiko da Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren 2009/2010 denboraldia. Honela, Franz Schubert-en Klarinete, fagot, tronpa eta harirako oktetoa oinarri izango duen ganbera kontzertuak emango dio amaiera ziklo honen hemezortzigarren denboraldiari.

Larunbat honetan, hilak 12, itxiko da Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren 2009/2010 denboraldia. Honela, Franz Schubert-en Klarinete, fagot, tronpa eta harirako oktetoa oinarri izango duen ganbera kontzertuak emango dio amaiera ziklo honen hemezortzigarren denboraldiari. Irailetik askotariko musikak bildu ditu ziklo honek: hasi Cello Octet Amsterdam-ek, Bilbaoko Udal Txistulari Bandak eta Alos Quartet-ek, Iruñeako Orfeoiaren Eskolaniak edo Euskadiko Orkestrak berak bere titular Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean eskainitako musikatik, Orkestrako kideek interpretatutako ganbera-lanen katalogo zabal eta aberatseraino. Proposamen orok, hamasei guztira, Matinéen izendatzaile komun bilakatutakoa izan dute ezaugarri: garaiei eta estiloei dagokionez askotarikoa den kalitatezko musika giro lasaiean eskaintzea.

Itxiera honetarako, "Haize eta hari" izenburupean, Euskadiko Orkestrako kide zein lankideek osatutako okteto batek Beethoven-ek abian jarritako musika-erromantizismoaren jarraitzaile izandako Schubert-ek 1824ean konposatutako Oktetoa interpretatuko du. Partitura hau ezohikoa den instrumentu talde batentzat dago idatzia: bi biolin eta biola, biolontxelo, kontrabaxu, klarinete, fagot eta tronpa banak osatutako orkestra miniaturan, nolabait esateko. Musika lan honek Oktetoaren ezaugarri diren indar eta originaltasunak Schubert-ek eredu klasikoengandik urrun egoteko zuen grina islatzen dute. Partiturak Beethoven-ek mi bemol maiorrean idatzitako Septetoari omenaldia egiten badio ere, haren sei mugimenduak biltzen dituelarik, birtuositate, adierazpen-intentsitate eta zabaltasun handiagoz egiten du.

Honako hauek dira Oktetoa interpretatuko duten musikariak: Iskandar Komilov eta Cristina Lixandru, biolinak; Jean Michel Nougué, biola; Gabriel Mesado, biolontxeloa; Arkadiusz Maciejski, kontrabaxua; Sara Zufiaurre, klarinetea; Anne Charlotte Lacroix, fagota eta Arnaud Guicherd, tronpa.

Denboraldiko azken kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

2009/2010 Denboraldiko azken Matinéea
2010eko ekainaren 12an,
Euskaidko Orkestraren Egoitza, Miramon. 11.00etan
Haize eta hari
Orkestra bat miniaturan

Egitaraua
Franz Schubert (1797-1828)
Klarinete, fagot, tronpa eta harirako oktetoa, op. postumo 166, D 803

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea