Asteazkena 02 Abendua, 2020

Pablo Ferrandez biolontxelojoleak Xostakovitxen kontzertu zailei egingo die aurre Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Pablo Ferrandez biolontxelojoleak Xostakovitxen kontzertu zailei egingo die aurre Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Robert Treviñok zuzenduko duen programa berri honek ordutegi berriak ditu, baita kontzertu-egun bat gehiago ere Donostian, eta sarrerak izango ditu salgai saio batzuetan. Iruñeko Baluarten programatuta zeuden bi saioak bertan behera geratu dira edukiera-mugen ondorioz.

Denboraldi honetako hirugarren kontzertu-programa ostiral honetan hasiko da, abenduak 4, eta datorren larunbatera arte iraungo du, hilak 12. Guztira, hamar saio izango dira: sei Donostiako Kursaalen, 4an, 10ean eta 12an (17:30 eta 19:30); bi Bilboko Euskaldunan, 9an (17:00 eta 19:30); eta beste bi Gasteizko Principalen, 11n (17:30 eta 19:30). Iruñeko Baluarten programatuta zeuden bi saioak bertan behera geratu direla ere iragartzen du orkestrak, Nafarroako Gobernuak emandako 100 pertsonako gehienezko edukierako murrizketa indarrean mantentzen baita oraindik, eta hiri iruindarreko 1.200 abonatuei sarrera ematea ezinezkoa delako egoera horretan. Programa honek sarrerak izango ditu salgai saio batzuetan eta euskadikoorkestra.eus webgunean, kontzertu-aretoen webguneetan eta txarteldegietan erosi ahal izango dira datozen egunotan.

10 saioak bi programatan banatuko dira: lehen zatia Xostakovitxi eta haren biolontxelorako bi kontzertuei eskainiko zaie, Pablo Ferrandezekin solista moduan, eta bigarrena, berriz, Schumannen 2. eta 4. sinfoniei.

 

 

 

Xostakovitxen biolontxelorako kontzertuak

 

Euskadiko Orkestrak hirugarren aldiz hartuko du Pablo Ferrandez. Oraingoan, Ferrandez-Treviño tandemak Dmitri Xostakovitx konpositore errusiarrak Mstislav Rostropovitxentzat idatzitako biolontxelorako bi kontzertuak jorratuko ditu. Instrumentu honen errepertorioko kontzertu fisiko eta zailenetako bat da 1. Kontzertua, eta gaur egun gehien interpretatzen den biolontxelorako kontzertuetako bat ere bai. Umore handiko kontzertua da, baina baita dimentsio tragiko handikoa ere, eta lazgarria. 2. Kontzertua zertxobait geroagokoa da, baina nahiko desberdina eta apur bat barnerakoiagoa. Xostakovitxek Rostropovitxen interpretatzeko moduaren "intentsitatea, adimenaren egonezina eta espiritualtasun handia" arakatu nahi izan zituen. Oso obra zailak dira, eta kategoria tekniko handiko bakarlari bat behar dute, energia eta adierazkortasun ikaragarrikoa. Treviñok erronka horri aurre egiteko Espainiako biolontxelojole handi Pablo Ferrandez ekarri nahi izan du.

 

 

Pablo Ferrandez

 

Biolontxelojole madrildar gaztea nazioarteko ibilbide meteoriko batean dago murgilduta eta Euskadiko Orkestraren Denboraldira itzuliko da, Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren baitako ICMA Awards sarien galan debuta egin eta 2019ko maiatzean errepikatu ostean. Hiru urterekin hasi zen biolontxeloan eta hamahiru urterekin Reina Sofia Goi Musika Eskolan sartu zen. Ferrandezek parte hartu duen lehiaketen artean Txaikovski Nazioarteko Lehiaketa dago, munduko ospetsuenetako bat, 2015ean irabazi zuena eta bere karrerari nazioarteko bultzada eman ziona. 29 urterekin Sony Classicalekin grabazio-kontratua sinatu berri du, eta 2021aren hasieran lehen emaitzak argitaratuko dituzte. Aparteko aipamena merezi du bere Stradivarius "Lord Aylesford" biolontxeloak, duela 5 urte Nippon Music Foundationek laga zionak. Stradivarius biolontxelo hau museoetan edo bilduma pribatuetan ez dagoen eta kontzertuetan erabiltzen jarraitzen den bakarrenetakoa da.

 

 

Schumannen sinfoniak

 

Kontzertuen bigarren zatia Schumannen bi sinfonietan zentratuko da: 4. Sinfonia ikaragarria, nahiko bisionarioa dena, garai hartan (1841) oraindik nahiko berritzailea zen egitura formal ziklikoa proposatzen duelako, eta 2. Sinfonia ikusgarria, biziki bitalista, Schumannek osasun mentaleko arazo larriak izan zitueneko garai batean idatzi zuen arren.

 

 

Kontzertuak: datak, ordutegiak, programak

 

1. Programa:
D. Xostakovitx

Biolontxelorako 2. kontzertua
R. Schumann
4. Sinfonia

  • Abenduak 4, 17:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).
  • Abenduak 7, 17:30: Iruña (Baluarte Auditoriuma). BERTAN BEHERA
  • Abenduak 9, 17:00: Bilbo (Euskalduna Jauregia).
  • Abenduak 10, 17:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).
  • Abenduak 11, 17:30: Gasteiz (Principal Antzokia).
  • Abenduak 12, 17:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).

 

2. Programa:
D. Xostakovitx

Biolontxelorako 1. kontzertua
R. Schumann
2. Sinfonia

  • Abenduak 4, 19:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).
  • Abenduak 7, 19:30: Iruña (Baluarte Auditoriuma). BERTAN BEHERA
  • Abenduak 9, 19:30: Bilbo (Euskalduna Jauregia).
  • Abenduak 10, 19:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).
  • Abenduak 11, 19:30: Gasteiz (Principal Antzokia).
  • Abenduak 12, 19:30: Donostia (Kursaal Auditoriuma).
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino