Astelehena 13 Maiatza, 2019

Robert Treviño, irakasle-lanetan Musikenen

Robert Treviño, irakasle-lanetan Musikenen

Orkestra-Zuzendaritzako zazpi ikaslek, sei gizon eta emakumezko bat, Pedro José Rodríguez Larrañaga pianoan lagun zutela, “luxuzko” klasea izan dute gaur goizean.

 

Mahlerren Bederatzigarren Sinfoniari eskainitako kontzertu-aste arrakastatsu baten ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Robert Treviño podiumetik jaitsi da eta Musikenera hurbildu da orkestra-zuzendaritzako ikasle batzuekin talde-lana egiteko asmoarekin. Goizean zehar, Treviño gogor saiatu da haiei helarazten tempoak, artikulazioa, kontrola eta gorputzaren lengoaiaren garrantzia, baita eskuen bidez partituraren informazioa bidaltzen jakitearena ere. Brahmsen Lehen Sinfoniaren 1. eta 4. mugimenduetan zentratu da goizeko lana. Pianoa izan dute bidelagun ikasleek, eta Treviño bakoitzari gomendio propioak ematen jardun da. Baina bestelakoez ere hitz egin dute, adibidez, “zer demontre kontatu nahi ote zuen Brahmsek 1. Sinfoniarekin” edota zer zioen Toscaninik zuzendaritzari buruz.

Hainbat ariketa egin ostean, Robert Treviñok aldatu egin du klasearen norabidea eta bere gomendioak musikaren domeinutik haraindikoak izan dira hortik aurrera. Treviñok ondoko ideia hau partekatu du: “orkestra-zuzendari bilakatzearena erabaki oso garrantzitsua da bizitzan eta eskatzen duen sakrifizioa eta psikologia izugarria da”. Zera ere gaineratu du: “Orkestra-zuzendari onak behar ditugu musika helarazteko eta horretarako gaude hemen”. Goiza oso intentsua izan da eta balio handikoa hezkuntzari dagokionez. Espero dezagun emango duela bere fruitua.

Hau guztia posible izan da Aula Jordá Gelari esker, zeinak kolaborazio estuan mantentzen dituen etengabe Musikene eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Eskerrik asko, Treviño Maisua.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al