Astelehena 20 Abuztua, 2018

Robert Treviño Malmöko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra ere izango da

Robert Treviño Malmöko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra ere izango da

Robert Treviñok Malmöko Orkestra Sinfonikoaren titulartasuna hartuko du bere gain 2019ko udazkenetik aurrera. Bere musika-zuzendaritzapean egongo den bigarren orkestra izango da; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan zen lehena bere orkestra-zuzendari ibilbidean.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2017/2018 Denboralditik dauka Robert Treviño Zuzendari Titular moduan. Pasa den ekainean iragarri zuen luzapena Orkestraren arduradun artistiko nagusi gisa 2021/2022 Denboraldira arte.

Izendapen berri honekin, Treviño aldi berean arduratuko da euskal eta suediar orkestren musika-zuzendaritzez, eta zuzendari gonbidatu izaten jarraituko du izen handiko munduko orkestra ugaritan: London Symphony Orchestra, Leipzig Gewandhaus, Vienna Symphony, Sao Paulo Symphony, Munich Philharmonic, Accademia Nazionale di Santa Cecilia, Zurich Tonhalle Orchestra eta beste hainbatetan.

Nazioarteko ibilbide oparo horren baitan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin abenduan Europako erdigunera egingo duen bira ere ari da prestatzen Treviño. Musika-tradizio handiko kontzertu-aretoetan arituko da, publiko zorrotzaren aurrean: abenduaren 4an Linzeko Brucknerhausen, abenduaren 6an Municheko Herkulessaalen eta abenduaren 8an Bregenzeko Festspielhausen.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea