Astelehena 25 Urtarrila, 2010

SALGAI DAUDE JADA DONOSTIAKO “MUSIKA FAMILIAN” ZIKLORAKO SARRERAK

SALGAI DAUDE JADA DONOSTIAKO “MUSIKA FAMILIAN” ZIKLORAKO SARRERAK
Salgai daude “Musika Familian” zikloko 2009/2010 denboraldian Donostian ospatuko diren kontzertuetarako sarrerak. Orkestrak, bere Musika Gelaren baitan, Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan antolatutako ziklo honetarako sarrerak ohiko salmenta-bideak erabiliz eros daitezke.

Salgai daude "Musika Familian" zikloko 2009/2010 denboraldian Donostian ospatuko diren kontzertuetarako sarrerak. Orkestrak, bere Musika Gelaren baitan, Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan antolatutako ziklo honetarako sarrerak ohiko salmenta-bideak erabiliz eros daitezke.

Kontzertu guztietarako sarrerak Telekutxa (940 001 200), Servikutxa eta kutxa.net bidez eros daitezke. Halaber, Kursaaleko auditorioan eta ganbera-aretoan izango diren kontzertuetarako sarrerak Kursaal Auditorioko leihatilan eros daitezke 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara, Kursaal Fundazioaren edo Euskadiko Orkestraren emankizunen bat dagoen egunetan.

Kursaalean izango diren kontzertuetarako sarreren prezioa 6€-takoa izango da, 3€-takoa 12 urtetik beherakoentzat. Orkestraren Miramongo egoitzan ospatuko diren kontzertuei dagokionez, "Haydn... bizitza oso bat" kontzerturako sarreren prezioa 6€-takoa izango da eta "Kutxa misteriotsua" kontzerturako sarrerena 3€-takoa. Azken honetan, gehienezko ikusle-kopurua 90 izango da aldi bakoitzean.

Gehienez 6 sarrera eros daitezke kreditu-txartel berarekin.

"Musika Familian" zikloa Gasteizen. Orkestrak arabar hiriburuko Udalarekin lankidetzan Gasteizen antolatzen duen "Musika Familian" zikloari dagokionez, kontzertuetarako sarrerak urtarrilaren 19tik daude salgai ohizko salmenta-bideetan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al