Asteazkena 11 Ekaina, 2014

“Sentitu, pentsatu, ekin!” ikuskizun sinfonikoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots ekainaren 13tik 20ra Gasteiz, Bilbo, Iruña eta Donostian ospatuko duten ikasturte amaierako festa handia prestatzen ari dira egunotan Orkestraren egoitzan. Estreinako aldiz ariko dira elkarrekin entzulego gazteenari pailazo-taldeak bere ibilbidean zehar jasotako doinuak oinarri harturik sortutako ikuskizuna eskaintzeko. Eszenatokian bat eginik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta baita ezusteko gonbidatu mordoa ere, guztiak Xabier Zabalaren musika zuzendaritzapean.

"Sentitu, pentsatu, ekin!" izenburudun ikuskizunak 15 doinutik gora biltzen ditu, bertsio sinfonikoan. Hauen artean, "Marimotots", "Maite Zaitut", "Abuela Maria Luisa", "Muxu-truk" eta "Eutsi goiari, ijito!".

Kontzertuak ekainaren 13tik 20ra izango dira, Gasteizko Principal Antzokian (13), Bilboko Euskalduna Jauregian (14), Iruñeako Baluarte Auditorioan (18) eta Donostiako Kursaal Auditorioan (20- 2 saio). Musika Familian zikloaren baitan, emanaldi hauek emango diote amaiera Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren 2013/2014 denboraldiari. Hilabeteotan 12.800 pertsona aritu dira Orkestraren Hezkuntza Departamentuak antolatutako jardueretan.

Azkeneko sarrerak salgai. Bilbo eta Donostiako kontzertuetarako azken sarerak geratzen dira salgai eta ohiko salmenta guneetan eros daitezke. Gasteiz eta Iruñeako kontzertuetarako sarrerak, aldiz, agorturik daude.

Elkarlanean eta babesle. Azken kontzertu-sorta hau Donostian KURSAAL ESZENArekin eta Gasteizen bertako Udal Antzokien Sarearekin elkarlanean antolatzen da. Gainera, EUSKALTEL du babesle orokorra eta Donostiako bi saioek El Diario Vasco-ren babesa dute halaber.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar