Osteguna 13 Urtarrila, 2011

Sexteto Arquitectónico taldearen ganbera-musika 2011ko lehendabiziko Miramongo Matinéean

Larunbat honetan, hilak 15, Miramongo Matinéeak zikloak 2011 urteari hasiera emango dio ganbera-musikazko kontzertu interesgarii bat argudio harturik. Klasikoenetatik urrun, XIX eta XX. mendeen arteko bi belaunaldietako bi konpositore errusiar dira emanaldi honetan protagonista.

Sexteto Arquitectónico taldeak Belliniren "Lo-ibiltaria" operaren gaien gaineko dibertimentu dirdiratsua eta Gran sestetto originale, Mijail Glinkarenak biak, eta Anton Arenskyren Tchaikovskyren gai baten gaineko bariazioak interpretatuko ditu. egitarauan agertzen ez bada ere, Tchaikovsky bera izango da kontzertu honetako beste protagonista bat. Izan ere, batetik Anton Glinkak eragin nabaria izan zuen Tchaikovskyren musika-ekoizpenean eta, bestetik, Tchaikovskyk berak izan zuen isla Arenskyren lanean.

Mijail Glinka errusiar musikaren aitatzat hartzen da eta bere harrialdetik aratago oihartzuna izan zuen lehendabiziko errusiar konpositorea izan zen; horren harira, Mussorgsky, Rimsky-Korsakov, Borodin, Kui eta Balakirev-ek osatzen zuten eta errusiar musikaren baitan nabermena izan zen "Bosten taldea"ren sorreran eragina izan zuen. Anton Arensky, berriz, Skriabin edo Rachmaninov bezalako sortzaile gailenen maisu izan zen.

Sexteto Arquitectónico, Euskadiko Orkestraren baitan sortua, Raquel Cortinas eta Ricardo Ruiz biolinjotzaileek, Delphine dupuy biolak, Gabriel Mesado biolontxelojoleak, Victor Bogdanov eta Euskadiko Orkestraren lankide sarria den Javier Pérez de Azpeitia pianojotzaileak osatzen dute.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Egitaraua
Mijail Ivanovich Glinka (1804-1857)
Divertimento brillante sobre temas de la ópera "La Sonámbula" de Bellini para quinteto de cuerda y piano
Anton Arensky (1861-1906)
Variaciones sobre un tema de Tchaikovsky para quinteto de cuerda, opus 35A
Mijail Ivanovich Glinka (1804-1857)
Gran sestetto originale para quinteto de cuerda y piano

Sexteto Arquitectónico
Raquel Cortinas*, Ricardo Ruiz, biolina
Delphine Dupuy*, biola
Gabriel Mesado*, biolontxeloa
Victor Vogdanov*, kontrabaxua
Javier Pérez de Azpeitia, pianoa

*EOSeko kidea

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron