Asteazkena 17 Abendua, 2025

Tronpari omenaldia larunbat honetako Miramongo Matinéean

Tronpari omenaldia larunbat honetako Miramongo Matinéean

Beethovenek metalezko haize instrumentu honi eskainitako ganbera-errepertorioa interpretatuko du El Sonido del Silencio taldeak larunbat honetan, abenduak 20, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, abenduak 20, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko seigarren hitzordua izango da, El Sonido del Silencio taldeak eskainiko duena. Hamar interpreteetako bederatzi Euskadiko Orkestraren kide dira: Xabier de Felipe (biolina), Anne-Marie Harmat (biolina), Maite Abasolo (biola), Beatriz Linares (biolontxeloa), Oscar Diago (oboea), Anne Charlotte Lacroix (fagota), Marcos Cruz Pardeiro (tronpa), Adrian Garcia Carballo (tronpa) eta Marianne Tauzin (tronpa). Joana Otxoa de Alaizak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Matinée honek tronpari omenaldia egingo dio, Ludwig Van Beethovenen ganbera-errepertorioan izan zuen paper protagonista nabarmentzearen bidez. Nahiz eta konpositore alemaniar ospetsuak ez zuen instrumentu honetarako obra askorik konposatu, interes handia erakutsi zuen bere adierazpen-aukerengatik, batez ere tronpa teknikoki zein musikalki eboluzio betean zegoen garaian. Bere soinu nobleak, izaera heroikoak eta lirismorako duen gaitasunak aukera bereziki erakargarri bihurtu zuten musikagilearentzat. Programak hiru obra aurkeztuko ditu, tronparen eta beste instrumentu batzuen arteko interakzio-modu desberdinak aztertzeko aukera ematen dutenak.

Lehenik eta behin, Tronpa eta pianorako sonata entzungo da, 1800ean Giovanni Punto bertutetsuarentzat idatzia. Pieza sutsua da, energiaz eta interpreteen arteko elkarrizketaz betea. Ondoren, eszenatokietan ohikoa ez den Haizerako kintetoa etorriko da, Beethovenen lengoaiaren asmamena eta aniztasuna formatu ez hain ezagunean berraurkitzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Eta, azkenik, taldeak Bi tronpa eta harirako sextetoa interpretatuko du, Vienako klasizismoaren eta tronpentzako idazkera oso eraginkorraren arteko fusio bat. Azken pieza honetan oso modu naturalean integratzen dira tronpak egitura kameristikoan.

Ibilbide honen helburua ez da soilik tronpa ganbera-rolean nabarmentzea, baita Beethovenek bere adierazpen-ahalmen guztia nola bereganatu eta aprobetxatu zuen erakustea ere.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig