Astelehena 18 Iraila, 2017

Wim Wendersen “Submergence” filmak irekiko du Donostiako 65. Zinemaldia, F. Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musikaz

Wim Wendersen “Submergence” filmak irekiko du Donostiako 65. Zinemaldia, F. Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musikaz
Europako estreinaldia izango da. Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da Sail Ofizialean, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Irailaren 22 ostiralean "Submergence" (Murgilketa), Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia. Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren arteko koprodukzio horren Europako estreinaldia izango da; aurrez Toronton izan da. Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da Sail Ofizialean, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Fernando Velázquezek sortu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatutako soinu-banda. Martxoaren 13an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Wim Wenders zuzendariak gertutik jarraitu zuen bere azken pelikularako musikaren grabaketa. Partitura Goya saridun Fernando Velázquezek idatzi du. Saritua izandako "A Monster Calls" eta beste hainbat pelikulatarako musikarekin egin bezala, konpositore eta zuzendariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoari eman nahi izan zion musika hori grabatzeko ardura. Wim Wendersek berak grabaketa-prozesuan esku hartu nahi izan zuen. Hala, Fernando Velázquezekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin partekatu zuen "Submergence" bere filmarako soinu-bandaren sorkuntza.

"Submergence" suspense pelikula erromantikoa da. Alemaniar, frantziar eta espainiar ekoizpena da. Atresmedia Cine-k aurkeztua, Lila 9th-ren produzkioa Neue Road Movies-ekin, BacKup Studio-rekin, Morena Fims-ekin, Submergence A.I.E-rekin eta UMedia-rekin lankidetzan, eta Atresmedia eta Movistar+-en parte-hartzearekin. Nazioartean Embankment Films enpresak banatuko du, eta Espainian, berriz, Entertainment One Films Spain (eOne Films Spain) enpresak.

Hurrengo egunean, "Ikus-entzunezko gozamena" Belodromoan, Euskadiko Orkestraren eskutik. Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenean ere ariko da Zinemaldian: irailaren 23an jada ohikoa den eta zinemarako musika hizpide duen kontzertua emango du Anoetako Belodromoan. Doako sarrerak eskuragarri daude jada Zinemaldiaren informazio-guneetan eta Donostia Turismoaren bulegoan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea