Asteartea 19 Iraila, 2017

Miramongo Matinéen 2017/2018 denboraldia

Miramongo Matinéen 2017/2018 denboraldia
Judith Jáureguiren piano bakarlariak, Ainara Ortega eta Iñaki Salvadoren jazzak, Leioa Kantika Koralaren abesbatzarako musika garaikideak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako taldeek emango dituzten ganbera-kontzertuek, horiek guztiek askotariko publikoentzako 16 kontzertuko eskaintza osatzen dute.

Irailaren 30 larunbatean abiatuko da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, Miramongo Matinéen 2017/2018 denboraldia. Orkestraren ganbera-zikloa, 26. denboraldira iritsi dena, klasiko bat da asteburuetako kultur-eskaintzan. Matinéek etengabean berritzen dute euren soinu-katalogo zabala; horrela, ezin konta ahala lurrinek eta forma melodikoek kontakizun oroitarazlea erakitzen dute. Sortu zenetik Kutxa Fundazioaren laguntza duen ziklo honen denboraldia 16 kontzertuk osatzen dute.

Denboraldian gonbidatu ariko diren interpreteen artean, aipagarriak dira bakarlari gisa (orkestra gailenekin nahiz errezitalean) nazioarteko ibilbide nabarmena egina duen Judith Jáuregui donostiar pianista, Matinéetan estreinazkoz ariko dena, "X" bere azken diskoko lanak eta laster Londresen aurkeztuko dituen piezak eskuartean dituela; eta, halaber, donostiarra den Ainara Ortega eta Iñaki Salvador, elkarrekin egindako lan eskergaren emaitza (Kantaginjazz proiektua, esaterako) ahots zein pianorako errezital batean erakutsiko dute, hainbat partitura, jazzaren ikuspegitik berreskutatuko dute; eta Leioa Kantika Korala haurren abesbatza bizkaitarra, hilaren 30ean denboraldia irekiko duena, egile euskaldunen zein Rautavaara bezalako abesbatza-musikako klasikoen lanek osatutako errepertorio garaikidea hizpide hartuta. Zikloaren ardatz nagusi den ganbera-musika eskaintza eratortzen da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek euren jarduera sinfonikoarekin batera egiten duten lanetik. Denboraldi honetan, aurkeztuko dituztenen artean daude Stravinskiren Soldadu baten istorioa, ganbera-talde batek interpretatua eta Andoni Aleman narratzaile dela; orkestra-ganberarako diseinatutako "Estilo galantetik klasizismora" kontzertua, Mozarten lan baten transkripzioaren estreinaldia hartuko duena; eta baita haize- zein hari-talde txikien emanaldiak ere, non konpositoreen bikote bereziak sortuko diren: Joaquín Turina eta Johannes Brahms edo Philipp Glass eta Dmitri Xostakovitx, esaterako.

Kontzertuak larunbateetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen dio Matinéetara bertaratu nahi duen orori. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zkitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Abonamenduak. 16 kontzerturako abonamenduak 84 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (65 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen Titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikene). Jada eskuragarri daude Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo inprimaki hau bidaliz. 

Sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude hemen eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira dagokion kontzertuaren egunean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig