Berriak
Asteartea 03 Urria, 2023

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 7

Landarbaso Abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Abesbatzak, Alfonso Gomez pianojole gasteiztar handiak eskainiko duen errezitaldi batek eta  Euskadiko Orkestrako hainbat ganbera-taldek osatzen dute Miramongo Matinéeen ziklo berriko 16 musika hitzorduen sorta.

Hamabost musikariz osatzen den Cadenza Taldeak emango dio hasiera zikloari larunbat honetan, urriak 7, 11:00etan, Rorem eta Naulaisen obra banarekin. Sarrerak 11 eurotan daude salgai hitzordu honetarako eta Denboraldiko beste guztietarako.

Asteazkena 27 Iraila, 2023

Mahlerren ‘Hirugarren’ ikaragarriarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari

Robert Treviñok zuzenduko du Mahlerren ‘3. Sinfonia’,  Euskadiko Orkestraren Denboraldi berria —bizi-esperientzien bidez mundua sortzen eta eraldatzen duen gizakia erdigunean jartzen duena— inauguratzeko lan ezin hobea. Bilboko Koral Elkarteko emakume- eta haur-abesbatzek eta Justina Gringyte mezzosopranoak jarriko diote ahotsa obra handi honi.

Sarrerak salgai daude irailaren 29tik urriaren 4ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Asteartea 19 Iraila, 2023

Euskadiko Orkestrak argazki ofiziala berritu du

Argazki-saioa Alex Abrilek egin zuen abuztuan Azkoitiko Jorge Oteiza Pilotalekuetan.

Aurrerantzean orkestrako gizonezko musikariek eramango duten jantzi berriaren estreinaldia eta aurkezpena ere bada irudi berri hau. Amarenak arropa euskal etxeak egin du jantzien diseinu eta ekoizpena.

Ostirala 15 Iraila, 2023

Salgai Miramongo Matinéeen 23/24 Denboraldiko kontzertuen sarrerak


Ohiko salmenta-kanalen bidez eros daitezke jada 23-24 denboraldiko Miramongo Matinéeen zikloko kontzertu guztietarako sarrerak.

Euskadiko Orkestraren ganbera-musikako zikloaren Denboraldi berria osatzen duten hamasei hitzorduetarako abonamenduak ere salgai daude.

Osteguna 14 Iraila, 2023

‘Kontzertua & Proiekzioa’ Belodromoan irailaren 23an

Zinemaldiaren 71. edizioan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak. 

Zinemaldiko lehen larunbatean eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako.

Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailak 23, eguerdiko hamabietan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Ostirala 01 Iraila, 2023

Salgai 23-24 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 23-24 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.