Berriak
Asteazkena 22 Urtarrila, 2025

Lukasz Borowicz zuzendaria eta Rafal Blechacz pianista izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren zapore poloniardun kontzertu-programa berrian

Poloniako bi artistek Saint-Saënsen ‘Pianorako 2. Kontzertua’ interpretatuko dute poloniar musikaren maisulanetako batekin itxiko den programa batean: Szymanowskiren ‘2. Sinfonia’. Gainera, programa honek Euskadiko Orkestraren 24/25 Denboraldia markatzen duen naturaz gaindiko gaia sakontzen du Beatriz Arzamendi arrasatear konpositorearen ‘Sorginen soinua’ lanarekin.

Kontzertuak urtarrilaren 24tik 29ra izango dira Donostia, Gasteiz eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Osteguna 09 Urtarrila, 2025

Eguzkilore boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren hari-sekzioko bost kidek osatutako taldeak Mozart eta Brahmsen obra bana interpretatuko du larunbat honetan, urtarrilak 11, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteazkena 08 Urtarrila, 2025

Denis Kozhukhin pianojole bikaina izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Gabonetako geldialdiaren ostean, Euskadiko Orkestrak Denboraldi Sinfonikoarekin jarraituko du eta hurrengo egunetan programa berri bati ekingo dio, Brahmsen ‘Pianorako 1. Kontzertua’ izango duena plater nagusi Denis Kozhukhin errusiarraren eskuetan.

Alexandre Bloch orkestra-zuzendari frantsesak hartuko du Robert Treviñoren lekukoa urtarrilaren 10etik 16ra Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren kontzertuetan. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Osteguna 12 Abendua, 2024

16 kidez osatutako ganbera-talde handi bat izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista

Izai taldeak Händel eta Vivaldiren lau ganbera-obra handi interpretatuko ditu larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak bukatu egin dira.

Astelehena 02 Abendua, 2024

Pinchas Zukerman izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Euskadiko Orkestrak nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.

Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia interpretatuko du, eta Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ joko du.

Osteguna 28 Azaroa, 2024

Zukerman eta Forsyth izar handiak izango dira larunbat honetako Matinéearen protagonistak

Egunotan Denboraldi Sinfonikoan Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatzen ari diren Pinchas Zukerman biolinaren mitoak eta Amanda Forsyth biolontxelojoleak Miramongo Matinéeen edizio berezia eskainiko dute larunbat honetan, azaroak 30, 11:00etan. Azken sarrerak salgai.