Berriak
Osteguna 13 Otsaila, 2025

2.300 ikaslek ‘Ilargiari kantari’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

Gipuzkoako 20 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 12tik 20ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.

Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 15, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak bukatuta.

Asteartea 11 Otsaila, 2025

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren entseguek erdibidea egin dute

Bihar, asteazkena, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako bosgarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 17ra bitartean ikus ahal izango da Kursaal eta Euskaldunako eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.

Adin eta erregistro askotako 120 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Verdiren ‘Va Pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’ eta Sorozabalen ‘Maite’ partiturak ikasten ari dira.

Osteguna 06 Otsaila, 2025

Tronboia izango da instrumentu protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Hiru tronboiez eta piano batez osatutako Tronboi-trifekta taldeak metalezko instrumentu honen bertuteak erakutsiko dituen garai eta estilo ezberdinetako errepertorioa eskainiko du larunbat honetan, otsailak 8, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Osteguna 30 Urtarrila, 2025

Musika Gelak orain arteko Denboraldi inklusibo eta zabalena aurkezten du Gasteizen

Euskadiko Orkestraren hezkuntza- eta gizarte-zikloak 24/25 Denboraldian 3 ekoizpen propio berri ekarriko ditu Gasteizera bi formatu desberdinetan: Eskola Kontzertuak eta Musika Familian. ‘Musikazaleak’ ekimena ere ekarriko du nobedade bezala, ibilbide luzeko proiektua, non orkestra inklusio sozialerako tresna aktibo bihurtuko den.

Horrekin guztiarekin, Euskadiko Orkestra, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, hirian barrena hedatuko da (Garcia Lorca Antzokia, Felix Petite Kontserbatorioa eta Jesus Guridi Kontserbatorioa), musika hurbiltzeko gazteei eta, arreta bereziarekin, gizarteko sektore zaurgarrienari.

Astelehena 27 Urtarrila, 2025

Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak erabaki du norabide aldaketa bat ematea bere proiektuari

Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak, gaur, urtarrilak 27, astelehena, egindako bileran, Robert Treviño Euskadiko Orkestraren zuzendari artistikoaren titulartasunari amaiera ematea onartu du.

Osteguna 23 Urtarrila, 2025

Romantic Group izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Zazpi interpretez osatutako taldeak, gehienak Euskadiko Orkestrako kideak, Cesar Franck eta Camille Saint-Saënsen obra bana joko du larunbat honetan, urtarrilak 25, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.