Berriak
Osteguna 05 Martxoa, 2020

Ensemble Diatessaron izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Musika barrokoan eta errenazentistan espezializatutako talde honek XVII. mendeko bi emakume musikagile emankorri omenaldia egingo die, Barbara Strozzi eta Isabella Leonardari. Kontzertua larunbat honetan izango da, martxoak 7, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.

Asteartea 03 Martxoa, 2020

Lionel Bringuier gazte talentudunak Euskadiko Orkestra zuzenduko du Iruñean, paristar kutsuko kontzertu batean

Jonathan Roozeman biolontxelojoleak Camille Saint-Saënsen 'Biolontxelorako 1. kontzertua’ interpretatuko du solista gonbidatu gisa Iruñeko Baluarte Auditoriumean soilik eskainiko den programa batean, asteazkenean, martxoak 4. Fauré, Mendelssohn eta Bizeten obrekin osatuko da egitaraua.

Asteartea 25 Otsaila, 2020

'Maitasun epikoak', kontzertu berezia Lucía Marínen batutapean otsailaren 28an Gasteizen

Lucía Marín orkestra-zuzendariak, Euskadiko Orkestra Sinfoniko osoak, bi dantzarik eta narratzaile batek Europako iparraldera bidaia proposatuko dute Grieg eta Sibeliusen musikaren bidez penintsula eskandinaviarraren paisaia naturalak eta kultura deskubritzeko. Sarrerak salgai daude 6 eurotan.

Osteguna 20 Otsaila, 2020

Marian Gutiérrez Urbanetaren ‘Magma’ obraren estreinaldia, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Luise Adolpha Le Beau eta Ludwig Van Beethovenen pianorako kuarteto banak osatuko du H.E.C. Laukoteak larunbat honetan, otsailak 22, 11:00etan, Miramongo Auditorioan eskainiko duen ganbera-kontzertu honetako errepertorioa.

Asteartea 11 Otsaila, 2020

Euskadiko Orkestrak ‘Patria’-ren soinu-banda grabatu du Fernando Velázquezen zuzendaritzapean

Aitor Gabilondok sortutako telesaila, Fernando Aramburuk idatzitako eta Tusquets Editoresek Espainian argitaratutako 'best-seller' eleberrian oinarritua, HBO Españak estreinatuko du datorren maiatzean.

Osteguna 30 Urtarrila, 2020

Pintoresco Boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

'XX. mendeko inpresioak: Bidaia-zirriborroak’ izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek soilik osatutako talde honek 1922an Pierre Jametek sortutako Parisko Boskote Instrumentalarentzat idatzitako obrak interpretatuko ditu, gaur egun oraindik ezezagunak direnak.