Osteguna 25 Martxoa, 2021

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Larunbat honetan, martxoak 27, 11:00etan, Miramonen, euskal abesbatzak Errenazimendutik gaur egunera bitarteko musika sakratuaren errepertorio zabala jorratuko du, Gabriel Fauréren 'Requiem'-a obra nagusi dela.

Miramongo Matinéeek Kup Taldea izango dute gonbidatu 20/21 Denboraldiko hamabigarren hitzorduan, larunbat honetan, martxoak 27, 11:00etan, orkestraren egoitzan. Musika sakratuko bederatzi obra eskainiko ditu abesbatzak. Gabriel Baltés izango da zuzendaria, Jaurne Gaminde eta Juan Laboreria arituko dira soprano eta baritono lanetan eta Alize Mendizabal organistak lagunduko dio abesbatzari.

2003ko udaberrian ekin zion bere ibilbideari Baltés maisuak zuzentzen duen abesbatza honek. Formazioko taldekideak, gazteak izan arren, abesbatzen munduan maila guztietan esperientzia eta musika-prestakuntza handia duten musikariak dira.

Programa honetan abesbatzak garai guztietako musika sakratuan barrena bidaia bat proposatzen du: Berpizkundea Desprez, Gombert, Morales eta Sweelinckekin; Barrokoa Homiliusekin; XIX. mendea Faurérekin; eta XXI. mendea Matsushita, Randall Stroope eta Bec-ekin. Horrela, idazketa koralaren aniztasun guztia eta denboran izan duen bilakaera deskubrituko ditugu. Baita ere, ikusiko dugu nola garai guztietan, idazketa-teknika oso desberdinak erabiliz, konpositoreek giza sentimenduen paleta osoa elokuentziaz adierazten jakin izan duten.

Kontzertuko plater nagusia Gabriel Fauréren Requiem-a izango da, zeinaren lehen bertsioa 1888an aurkeztu zuen egileak Parisko Madelaine elizan. Bere debozioak, atmosfera etereoak, barne kantuaren edertasun sinpleak eta batzuetan dramatikoak diren azentuek publikoa konkistatu dute aspalditik. Partituraren azken bi bertsioak 1893an (tronpa, tronpeta eta tronboiek aberastua) eta 1900ean sortu ziren. Fauréren obra osoan nabarmentzen den maisulana da. Requiem hau ez da beste horrelako obren antzekoa, eta bere lasaitasun distiratsu eta baketsuagatik bereizten da hildakoentzako meza arruntengatik, askotan ilunagoak izaten baitira horiek. ‘Libera me’ mugimenduaren egonezinak eta matxinada laburrak apenas eragiten diote obran nagusi den lasaitasunari, eta horregatik heriotza argitasunerako eta zorionerako bide gisa irudikatzen da gehienbat lan honetan. ‘Ofertorioa’, polifonia fin nabarmenekoa, da obrako une ezagunena.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al