Asteazkena 07 Apirila, 2021

Robert Treviñok batuta berreskuratuko du Brucknerri osorik eskainitako Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Robert Treviñok batuta berreskuratuko du Brucknerri osorik eskainitako Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu berri eskainiko ditu apirilaren 8tik 22ra ohiko lau hiriburuetan: lehenengo bostetan Anton Brucknerren ‘5. Sinfonia’ interpretatuko du, eta azkenengo bostetan konpositore beraren ‘6. Sinfonia’.

Azken hilabeteetan Euskadiko Orkestrak Erromantizismoaren hasieretan, garairik oparoenean eta amaieran jarri du arreta, eta mugimendu hori da, hain zuzen, Denboraldi honen ardatza. Apirilaren 8an hasi eta 22ra arte luzatuko den kontzertu-programa berri batean egile paregabe eta berezi batean jarriko dugu arreta, zeinaren musika Erromantizismoaren muina den, baina edozein korronte bateratutik kanpo ere sailka daitekeen: Anton Bruckner. Orkestrak guztira hamar kontzertu emango ditu, guztiak 19:30ean: apirilaren 8, 9, 19 eta 21ean Donostiako Kursaal Auditoriumean; apirilaren 10 eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian; apirilaren 13 eta 22an Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta apirilaren 14 eta 20an Gasteizko Principal Antzokian.

Musikari austriar honen musika maiz eskaini du orkestrak azken denboraldietan; izan ere, Bruckner da Robert Treviño zuzendari titularraren musikagile kutunetako bat. Hain zuzen, Treviñok Brucknerren sinfonia batekin egin zuen debuta Euskadiko Orkestran, Zazpigarren sinfoniarekin, duela bost urte, 2016ko martxoan. Aurrerago, 2020 urte hasieran, Treviñok Bederatzigarren sinfoniaren bertsio gogoangarri bat zuzendu zuen; bertsioak azken mugimendua berregiten zuen, eta lehen aldiz entzun zen Euskadin. Oraingoan, bi saiotan, Brucknerren zikloaren barruan gutxien jo diren bi sinfonia aurkeztuko dizkigu Treviñok: Bosgarrena eta Seigarrena.

Batetik, apirilaren 8tik 14rako kontzertuetan, Euskadiko Orkestrak egile austriarraren 5. Sinfonia interpretatuko du. 1875 eta 1876 artean idatzitako lana da, eta aldaketa txikiak jasan zituen hurrengo urteetan. Hala ere, bere lehen orkestra-interpretazioa 1894ko apirilak 9ra arte ez zen iritsi, Franz Schalk zuzendariaren eskutik, Grazen, Brucknerrek gaixorik egoteagatik joan ezin izan zuen kontzertu batean. Inoiz ez zuen bere sinfonia orkestra batek interpretatuta entzuterik izan.

Bestalde, apirilaren 16tik 22ra bitartean Euskadiko Orkestrak Brucknerren 6. Sinfoniari egingo dio aurre. Seigarrenak badu aurreko Brucknerren sinfonien monumentaltasuna, baina diskurtso dinamikoagoa du, apetatsuagoa, erritmo eta harmonia askeagoak; orkestrazioak koloretsuagoa dirudi. Era berean, musikagilearen heldutasuneko sinfoniarik laburrena da, bai eta egitura klasikoena duena ere.

 

Kontzertuak:

  • Apirilak 8 (19:30): Kursaal Auditoriuma (Donostia). 5. Sinfonia.
  • Apirilak 9 (19:30): Kursaal Auditoriuma (Donostia). 5. Sinfonia.
  • Apirilak 10 (19:30): Euskalduna Jauregia (Bilbo). 5. Sinfonia.
  • Apirilak 13 (19:30): Baluarte Auditoriuma (Iruña). 5. Sinfonia.
  • Apirilak 14 (19:30): Principal Antzokia (Gasteiz). 5. Sinfonia.
  • Apirilak 16 (19:30): Euskalduna Jauregia (Bilbo). 6. Sinfonia.
  • Apirilak 19 (19:30): Kursaal Auditoriuma (Donostia). 6. Sinfonia.
  • Apirilak 20 (19:30): Principal Antzokia (Gasteiz). 6. Sinfonia.
  • Apirilak 21 (19:30): Kursaal Auditoriuma (Donostia). 6. Sinfonia.
  • Apirilak 22 (19:30): Baluarte Auditoriuma (Iruña). 6. Sinfonia.

 


Euskadiko Orkestrak Denboraldiaren azken txanpari helduko dio

 

Aste Santuan atseden txiki bat hartu ondoren, 20/21 Denboraldiaren azken zatiari ekingo dio Euskadiko Orkestrak kontzertu berri hauekin. Brucknerri eskainitako programa honen ondoren, Euskadiko Orkestrak maiatza eta ekaina artean azken hiru programak eskainiko ditu: Gazteak, Hans Graf zuzendariarekin eta Birgit Kolar biolinjolearekin, maiatzaren 3tik 10era; Noragabeko adiskidea, Anja Bihlmaierren batutapean eta Manuel Walser baritono gonbidatuarekin; eta New York, berriz ere Robert Treviño titularrarekin eta Nikolai Lugansky pianojolearekin, ekainaren 11tik 17ra.

 

 

Edukiera eta mugikortasuna

 

Gaur egun, eta osasun-agintariek bestelakorik agintzen ez badute, Bilboko Euskalduna Jauregiak, Donostiako Kursaal Auditoriumak eta Iruñeko Baluarte Auditoriumak 600 ikusle har ditzakete, eta Gasteizko Principal Antzokiak 400. Abiapuntuko edo helmugako udalerriak eremu gorrian dauden kasuetan izan ezik, euskal probintzietan bizi diren abonatu eta jarraitzaileak dagozkien hiriburuetara joan daitezke Euskadiko Orkestraren kontzertuez gozatzera.

 

 

Sarrerak salgai

 

Sarrerak salgai 10 €tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo