Miramongo Matinéeak

10. Matinéea: Attacca Laukotea

L. Janacek
Harirako 1. kuartetoa, 'Kreutzer sonata' [18']

L.V. Beethoven
Harirako 14. kuartetoa [40']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Mikel Ibañez

Antoni Kosc

Monika Mazur

Beatriz Linares

Data eta Lekua

27Otsaila, 2021Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Matinée honek 100 urteko bidaia proposatzen digu Ludwig Van Beethovenen azken kuartetoetako baten eta Leos Janacek txekiarraren beste kuarteto berantiar baten artean, bi obrak karga erromantiko handidunak.

Lehenik eta behin, 'Kreutzer Sonata' izenarekin ezaguna den Janaceken 1. Hari kuartetoa entzungo da. Beethovenek bere Kreutzerrentzako Sonata ospetsua 1803an konposatu zuen, Rodolphe Kreutzer biolinista frantziarrari eskainia. 1889an, Leon Tolstoik Kreutzerrentzako Sonata izen bereko eleberri bat argitaratu zuen, eta bertan Beethovenen konposizio hura hartu zuen adibide gisa pertsonak euren grina askatuen mende nola bizi diren erakusteko. Tolstoiren lana denbora gutxira zentsuratu zuten Errusiako agintariek, abstinentzia sexualaren idealari buruzko alegatu bat eta jeloskortasunari buruzko lehen pertsonako tratatu bat baita. Eleberri honek inspiratu zuen, hain zuzen, Janacek 1923an 1. Hari kuarteto hau sortzeko.

Jarraian, Beethovenen 14. Kuartetoa interpretatuko da, hari-laukoterako bere azken lanetako bat eta konpositorearen gogokoenetako bat. Kuartetoa, do sostenitu minorrean idatzia, 1826an konposatua izan zen, eta Joseph von Stutterheim baroiari eskainia dago, bere iloba Karl armadara eramateagatik esker oneko keinu bezala, bere buruaz beste egiten saiatu ondoren. Kuarteto hau sakona, zabala, askotarikoa eta kaleidoskopikoa da. Diotenez, Schubertek, entzun ondoren, honako hau oihukatu zuen: "Honen ondoren, zer geratzen zaigu konposatzeko?!".



Artistak

Mikel Ibañez

Mikel Ibañez

Biolina

Antoni Kosc

Antoni Kosc

Biolina

Monika Mazur

Monika Mazur

Biola

Beatriz Linares

Beatriz Linares

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al