Miramongo Matinéeak

3. Matinéea: Sexteto Apasionado

J. Brahms
1. Hari sestetoa [35']

Data eta Lekua

05Azaroa, 2022Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

1860an Johannes Brahmsek bere lehen ganbera-maisulanetako bat konposatu zuen: Miramongo Matinée honetan entzungo den 1. Hari-sestetoa. Lana bi biolin, bi biola eta bi biolontxeloz osatutako hari-seikote batentzat idatzi zuen. Ez da oso ohiko formazioa, pianoa alde batera uzten baitu, baina Brahms oso eroso sentitzen zen harekin, eta 1864 eta 1865 artean antzeko ezaugarriak zituen beste obra bat sortu zuen: 2. Hari-sestetoa.

Musikagile alemaniarrarentzat obra hau konposatu zueneko aldia fantasiaz, kolorez, poesiaz eta amets gozoz betetako garaia izan zen, udaberri garaia azken batean, eta horregatik, sei instrumentistentzako lehen lan hau ‘Fruhlingssextett’ bezala bataiatu zuen, ‘Udaberriko sestetoa’, alegia.

Sestetoa Hannoverren estreinatu zen 1860an bertan eta lehen egunetik arrakasta izan zuen. Clara Schumannek oso gustuko izan zuen obra; hainbeste, non konposizioaren urte berean, Brahmsek bigarren mugimendua pianorako solo gisa transkribatu baitzuen, eta moldaketa Schumanni berari eskaini zion.

Sestetoaren egiturari dagokionez, lehen mugimenduko eta azken mugimenduko tema nagusiak antzekoak dira (lehen mugimenduko biolontxeloaren temaren lehen lau notak ia amaierakorenak bezalakoak dira), eta badira bi mugimenduen arteko beste antzekotasun gehiago ere, obra entzutean erraz identifika daitezkeenak.



Artistak

Xabier de Felipe

Xabier de Felipe

Biolina

Larraitz Oiartzabal

Larraitz Oiartzabal

Biolina

Pawel Krymer

Pawel Krymer

Biola

Justyna Janiak-Krymer

Justyna Janiak-Krymer

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Beatriz Linares

Beatriz Linares

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al