Miramongo Matinéeak

8. Matinéea: Pintoresco Boskotea

G. Pierné
Variations libres et final [11']

A. Roussel
Flauta, hari-trio eta harparako serenata [17']

J. Françaix
Flauta, hari-trio eta harparako kintetoa [12']

H. Villa-lobos
Kinteto instrumentala [20']

Virgile Demillac

Justyna Janiak-Krymer

Jon Larraz

Hélène billard-Alirol

Francesca Di Nicola

Data eta Lekua

01Otsaila, 2020Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

Informazioa

Matinée honen errepertorioa, jatorrian, Parisko Boskote Instrumentalarentzat sortu zen, 1922an Pierre Jametek sortutako musika-formazioarentzat, alegia. Parisko harpista honek mugimendu bikoitzeko harparen ezagutza bultzatu zuen, eta horrek garai hartako konpositore asko bultzatu zituen formazio honentzat idaztera. Kontzertuaren helburua da publikoari ezagutaraztea obra horiek, bidegabeki, oraindik ere ia ezezagunak baitira.

Lehenik eta behin, Gabriel Piernéren Bariazio libreak eta amaiera obra entzun ahal izango da, Parisko Boskote Instrumentalak 1932ko abenduaren 15ean hiriburu frantseseko Gaveau Aretoan estreinatu zuena. Izenburuaren soiltasunak konposizio liluragarri eta miresgarriki orekatu bat ezkutatzen du.

Bigarrenik, Albert Rousselen Serenatak, 1925ean boskote berarentzako konposatuak, konpositoreak ikerketa harmonikoarekiko zuen obsesioa erakusten du. Rousselek inpresio bisual edo poetikoetatik hartutako oroitzapenekiko duen joeraren berri ematen du lanak.

Bestalde, 1. Kintetoa, 1935ekoa, 20 urte eskasekin konposatu zuen Jean Françaix musikagile goiztiarrak. Konpositore emankor honen lan honetan deigarria da mugimendu ezberdinetan barrena hamar minutu baino gutxiagoan gertatzen diren giro-aldaketa ugariak. Bereziki, giro nagusia oso argitsua da, eta ironia-ukituak ditu.

Azkenik, Heitor Villa-Lobos brasildarraren Kinteto instrumentala da Matinéeko lanik berantiarrena, 1957an idatzi baitzuen egileak, hil baino bi urte lehenago. Bere herrialdeko erritmo eta dantzen erreferentziak trebeki kamuflatuta daude obraren mugimendu guztietan, non kontrastea eta soinu-koloreen etengabeko jokoa Hego Amerikako hain berezkoa den oihan euritsuan inspiratzen den.



Artistak

Virgile Demillac

Virgile Demillac

Biolina

Justyna Janiak-Krymer

Justyna Janiak-Krymer

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Hélène billard-Alirol

Hélène billard-Alirol

Flauta

Francesca Di Nicola

Francesca Di Nicola

Harpa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az