Bartok / Xostakovitx
M. L. Ozaita
Siciliana [3’]
B. Bartok
Pianorako 2. Kontzertua [25’]
D. Xostakovitx
5. Sinfonia [44’]
Delyana Lazarova
Zuzendaria
Josu de Solaun
Euskadiko Orkestra
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
Hil zeneko hamargarren urteurrenean, Euskadiko Orkestrak María Luisa Ozaita gogoratuko du, emakumeek sortutako musikaren aitortzaren alde Espainian aitzindari izan zena, haren azken obra sinfonikoetako baten interpretazioarekin: Siciliana. Ondoren, Josu de Solaun pianojoleak Bela Bartoken partitura konplexuenetako bati helduko dio: Pianorako 2. Kontzertua. Bertan, bakarlaria orkestra-masan integratzen da, ia perkusiozkoa den idazkeraren eta aberastasun erritmiko itzelaren bidez. Azkenik, Delyana Lazarova zuzendari bulgariarrak —Siemens Halle Nazioarteko Lehiaketako irabazleak— Denboraldiari amaiera emango dio Xostakovitxen 5. Sinfoniarekin. 1937an estreinatua, konpositoreak bere hizkuntza musikalaren modernismoagatik Sobietar Batasuneko agintari gorenetatik jasotako «kritika bidezkoei emandako erantzun sortzaile» gisa aurkeztu zuten ofizialki (egiaz, mehatxu estaliak baino ez ziren haiek). Sinfonia horrekin bere izen ona berreskuratzea lortu zuen, baina askok oraindik ere estalinismoaren izuaren salaketa ezkutua ikusten dute bertan.
Artistak

Euskadiko Orkestra
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Iraila










