Bruckner
PROGRAMA BERRIAK:
1. Programa
A. Bruckner
5. Sinfonia [78']
2. Programa
A. Bruckner
6. Sinfonia [56']
Sarrerak salgai.
Robert Treviño
Zuzendaria
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
*Talde-zenbakiari buruzko informazioa Euskadiko Orkestraren abonatuei bakarrik zuzentzen zaie.
Brucknerren musika maiz eskaini du orkestrak azken denboraldietan; izan ere, austriarra da Robert Treviño zuzendari titularraren musikagile kutunetako bat. Hain zuzen, Treviñok Brucknerren sinfonia batekin egin zuen debuta Euskadiko Orkestran, Zazpigarren sinfoniarekin, duela bost urte, 2016ko martxoan. Aurrerago, 2020 urte hasieran, Treviñok Bederatzigarren sinfoniaren bertsio gogoangarri bat zuzendu zuen; bertsioak azken mugimendua berregiten zuen, eta lehen aldiz entzun zen Euskadin. Oraingoan, bi saiotan, Brucknerren zikloaren barruan gutxien jo diren bi sinfonia aurkeztuko dizkigu Treviñok: Bosgarrena eta Seigarrena.
Batetik, apirilaren 8tik 14rako kontzertuetan, Euskadiko Orkestrak egile austriarraren 5. Sinfonia interpretatuko du. 1875 eta 1876 artean idatzitako lana da, eta aldaketa txikiak jasan zituen hurrengo urteetan. Hala ere, bere lehen orkestra-interpretazioa 1894ko apirilak 9ra arte ez zen iritsi, Franz Schalk zuzendariaren eskutik, Grazen, Brucknerrek gaixorik egoteagatik joan ezin izan zuen kontzertu batean. Inoiz ez zuen bere sinfonia orkestra batek interpretatuta entzuterik izan.
Bestalde, apirilaren 16tik 22ra bitartean Euskadiko Orkestrak Brucknerren 6. Sinfoniari egingo dio aurre. Seigarrenak badu aurreko Brucknerren sinfonien monumentaltasuna, baina diskurtso dinamikoagoa du, apetatsuagoa, erritmo eta harmonia askeagoak; orkestrazioak koloretsuagoa dirudi. Era berean, musikagilearen heldutasuneko sinfoniarik laburrena da, bai eta egitura klasikoena duena ere.
Artistak
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten