Abonu-denboraldia

Eztanda isila

B. Dean
Testament [14']

S. Prokofiev
Piano eta orkestrarako 2. kontzertua [31’]

L.V. Beethoven
3. Sinfonia, “Heroikoa” [47’]

Robert Treviño
Zuzendaria

Nikolai Lugansky

Euskadiko Orkestra

Data eta Lekua

31Maiatza, 2018Osteguna, 20:00 h.Donostia-San Sebastián AKursaal Auditoriuma
01Ekaina, 2018Ostirala, 20:00 h.Donostia-San Sebastián BKursaal Auditoriuma
04Ekaina, 2018Astelehena, 20:00 h.Vitoria-GasteizPrincipal AntzokiaEl Correo
05Ekaina, 2018Asteartea, 20:00 h.BilbaoEuskalduna JauregiaEl Correo
06Ekaina, 2018Asteazkena, 20:00 h.Pamplona-IruñaBaluarte Auditoriuma

Informazioa

Beethovenen irmotasun heroikoa, erabat gor gelditu ondoren, eta Brett Deanen testamentua.

Heiligenstadteko Testamentua, Beethovenek idatzia 1802. urtean, musikaren historian egondako testigantza lazgarrienetako bat da. Aipatuan, Bonngo jeinuak bere etsipena agertzen du bere gortasunaren larritzearen aurrean. Une hartan ere, "Heroikoa" ezizeneko bere 3. Sinfoniaren lehen pasarteak idazten hasi zen. Lan horrek aurretik idatzitako lan guztiak gainditu zituen, bere singulartasun eta anbizioaren eskutik. Heiligenstadteko Testamentua lanak liluramendu itzela sortu du garai guztietako musikagiletan. Brett Dean australiarrak, esaterako, Testament lana sortu zuen 2008n, Beethovenek “instrumentuetatik jasotzen zituen soinua” imitatuz beren sonoritatean eragiten duten teknika ezberdinen bidez. Robert Treviñok programa harrigarri hau zuzenduko du. Berarekin batera, Nikolai Luganski piano-jole errusiar handia arituko da, errepertorioko lan zailenetako bat jotzeko: Prokofieven Pianorako 2. kontzertua.



Artistak

Robert Treviño

Robert Treviño

Zuzendaria

Informazio gehiago
Nikolai Lugansky

Nikolai Lugansky

Pianoa

Informazio gehiago
Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Asteartea 29 Maiatza, 2018
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Robert Treviñok Nikolai Lugansky errusiar pianojole handia hartuko dute

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Robert Treviñok Nikolai Lugansky errusiar pianojole handia hartuko dute

Robert Treviño zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Eztanda isila izenburuarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu-denboraldiko azken-aurreko programako kontzertuak ostegun eta ostiral honetan hasiko dira, maiatzak 31 eta ekainak 1, Donostiako Kursaal Auditoriumean, eta ohiko gainontzeko hirietan izango dira ondoren: astelehenean, ekainak 4, Gasteizko Principal Antzokian; asteartean, ekainak 5, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta asteazkenean, ekainak 6, Iruñako Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira.

Nikolai Lugansky izango da saioko gonbidatu nagusia, eta programako bigarren piezan hartuko du parte, Sergei Prokofieven Piano eta orkestrarako 2. kontzertuan. Aipatu obra errepertorio osoko piano-pieza zailenetako bat bezala ezagutzen da, baita egitura nahiko ezohikoa duelako ere. 1913an estreinatu zen udako kontzertu-ziklo baten barruan, eta testuinguru kontserbadore hartan, publikoak txistuka hartu zuen lana, “Pikutara zabor futurista hori!” bezalako oihu artean. Luganskyk aski ongi ezagutzen du Prokofiev eta bere obra, izan ere, ikasketak Moskuko Musika Eskola Nagusian eta Kontserbatorioan egin baitzituen Sergei Dorensky eta Tatiana Nikolayevaren gidaritzapean, eta azken hau Prokofieven aditu nagusietako bat da Errusian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin 2005ean estreinatu zen Luganskyk oso gazte hasi zuen bere ibilbidea: bost urterekin Beethovenen sonata bat jotzen ikasi zuen partiturak irakurtzen jakin gabe. Gainera, 22 urterekin, 1994an, Txaikovski Lehiaketa entzutetsuan Zilarrezko Domina lortu zuen.

Programaren gainerakoa bi obrak ardaztuko dute: Brett Deanen Testament eta Beethovenen 3. sinfonia “Heroikoa”. Bi lanok istorio bera dute lotune: Beethovenek bere anaiei bidalitako gutun lazgarria, Heiligenstadt Testamentua izenez ere ezagutzen dena. Bertan, musikagile alemaniarrak gero eta handiagoa eta ekidinezina zen bere gorreriaren bizipena kontatzen du. Musikagile australiar Brett Deanek, eskutitz honekin erabat liluratuta, 2002an Testament obra idatzi zuen hamabi biolarako, eta Beethovenek bere belarri gaixoekin “entzuten” zuen musika islatu nahi izan zuen, instrumentuen soinua andeatzen duten tekniken bidez.

Paradoxikoki, hainbesteko sufrimendua erakusten zuen gutun hura idatzi zuen garai berean Beethovenek bere sormen handieneko faseetako bat bizi izan zuen, eta orduan idatzi zuen hain zuzen gaurko programa itxiko duen obra, 3. sinfonia “Heroikoa”. Napoleonentzako bi eskaintza daramatza lan honek: askatzailearen figurarekiko miresmena, batetik, eta Enperadore bihurtu zeneko desengainua, bestetik. Sinfonia bat izateko bereziki luzea den (47 minutu) obra hau aurrerapauso nabarmena izan zen bere generoko teknikan.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner