Beste jarduera batzuk

Herkulessaal, Munich

P. Sorozabal
Zazpi Lieder (hautaketa)

E. Elgar
Enigma Bariazioak, Op.36

G. Mahler
Laugarren Sinfonia

Robert Treviño
Zuzendaria

Mojca Erdmann

Data eta Lekua

06Abendua, 2018Osteguna, 20:00 h.MunichHerkulessaal

-(e)tik gora

35 €

Informazioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abenduaren 4tik 8ra nazioarteko bira garrantzitsua egingo du. Austriako Linz eta Bregenz hiriak eta Alemaniako Munich bisitatuko ditu.

Hiru kontzertuek Mahlerren Laugarren Sinfonia, musikagile alemaniarraren obra ezagunenetakoa, eramango dute programaren bigarren zatian, Mojca Erdmann soprano alemaniarrarekin bakarlari-paperean. Baina hiri bakoitzak tonu ezberdina izango du kontzertuen lehen zatietan. Municheko Herkulessaal zorrotzerako Sorozabalen 7 lieder eta Elgarren Enigma Bariazioak lanak eramango dira Orkestraren atriletara, Mahlerren Laugarren Sinfoniarekin kontraste nabarmena eginaz. Programa zaila izango da, baina Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren indarra erakusteko balioko du, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.

Artistak

Robert Treviño

Robert Treviño

Zuzendaria

Informazio gehiago
Mojca Erdmann

Mojca Erdmann

Sopranoa

Informazio gehiago

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Astelehena 10 Abendua, 2018
Osteguna 06 Abendua, 2018
Ostirala 07 Abendua, 2018
Euskal konkista Municheko Herkulessaalen

Euskal konkista Municheko Herkulessaalen

 

Munichi buruz

 

Mundu osoan ezagunak diren hiru orkestra sinfoniko handi daude Munichen, baita hiru ganbera-orkestra eta lau kontzertu-areto ere, ia 6.000 eserlekurekin. Horrek bakarrik argi uzten du zein itzal handikoa den Europako erdiguneko hiri hau musika klasikoaren alorrean. Hortaz, bere programazio aberatsaren harresietan barrena sartu izana bere horretan mugarri garrantzitsua da ‘Baskisches Nationalorchester’-arentzat. Eta gainera, konplexurik gabe egin du, bere euskal sustraiak (Sorozabalen lanarekin) eta bi konpositore unibertsalen lanak (Elgar eta Mahler) uztartzen dituen asmo handiko programa batekin. Horrek, zalantzarik gabe, publikoaren eta hedabideen interesa piztu du. Municheko Herkulessaaleko atzoko kontzertuan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren interpretazioa bikaina izan zen, Orkestra gorenean uzterainokoa.

 

Hasteko, Sorozabal

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak geneetan darama euskal kulturaren enbaxadore-rola betetzea eta, zeregin horretan, Municheko kontzertu hau Sorozabalek 1929an Leipzigen idatzi zuen Zazpi lieder obraren hautaketa batekin irekitzea erabaki zuen oraingoan. Seguraski euskal musikagileak ez zukeen sekula imajinatuko bere musika, Heinrich Heineren poemetan inspiratutakoa, euskal erritmo eta modulazioz betea eta euskal kulturako pertsonaia garrantzitsu ugariri eskainitakoa, musika klasikoaren tenpluetako batean interpretatuko zutela. Mojca Erdmann soprano alemaniarra ‘Amesetan’, ‘Lotoren lorak’ eta ‘Ez dot sinisten’ liederrak euskaraz abesten entzun ahal izateak hunkitu egin zituen han bildu zirenetako asko. Horrek baieztatu baino ez zuen egin Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere musika eta kultura hedatzeko tresna gisa duen balioa. Horren berri eman zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, aretora bertaratu zenak: “txundituta nago aretoa hain beteta ikusteaz”, baita Maisuak txalo-zaparraden ondorioz zazpi aldiz eszenatokira agertu behar izan duela egiaztatzeaz ere. Zupiriak zera ere gaineratu zuen: “Herrialde bezala mundura atera nahi badugu, industria eta ekonomiaz gain, kultura ere esportatu behar da, eta Euskadiko Orkestrak bide horri ekin dio; eredu bihurtu da”. Zupiriak emanaldiaren kalitate altua ere goraipatu zuen.

 

Ondoren Elgar eta Mahler

 

Sorozabal jendaurrean aurkeztu ostean, Orkestrak musika unibertsalagoari heldu zion, inguru horietan ezagunagoa den esparru batean. Lehendabizi Orkestrak oso ondo prestatua daramatzan Elgarren Enigma Bariazioak eraman zituen atriletara, Linzen bi gau lehenago egin zuen bezala. Nachrichten austriar egunkariak gure Linzeko kontzertuari eskaini zion kritikan honakoa esan zuen: “Bariaziorik ezagunenean, Nimrod, orkestrak kultura pianistiko liluragarria jorratzen duela nabaritu zen”. Eta ondorio honetara ere iritsi zen austriar egunkaria: “Emanaldia koherentea izan zen, eta Mahlerren Laugarrenaren interpretazioa ere sekulakoa izan zen”.

Hori guztia oinarritzat hartuz, Orkestraren eszenaratzea sendoa eta dudagabea izan zen. Mahlerren Laugarrena konpositore alemaniarraren sinfonia ezagunenetakoa da. Ikusi besterik ez dago azken hamabost egunetan hiru aldiz programatu dutela obra hau Munichen, eta hil honen erdian Municheko Filarmonikoak ere horixe bera egingo duela Valery Gergieven zuzendaritzapean. Bestalde, Robert Treviño nazioarteko karrera intentsua ari da garatzen. Municheko Filarmonikoa areto honetan bertan zuzendu zuen, eta oraindik jendearen oroimenean dago Mahlerren Bosgarrenaren bere interpretazioa. Beraz, Robert Treviñok argi ikusi zuen hasiera-hasieratik Munichen bere Orkestrarekin asmo handiko programa batekin aurkeztu behar zuela. Eta horregatik hautatu zuen Mahler, bere indarra erakusteko, eta bere gaitasun, segurtasun, konbikzio eta energia osoarekin interpretatzeko. Eta hala izan zen emanaldi osoan barrena. Ondo konbinatuta eta Treviñorekin etengabeko konexioan, Mahlerren Laugarrenaren Orkestraren joaldia oso txalotua izan zen; hainbeste, non zazpi aldiz atera baitzen eszenatokira Treviño. Bere aldetik, Mojca Erdmannek, Linzeko gaixoalditik erabat osatuta, bere parte-hartzea burutu zuen, dotorezia eta fintasun osoz adieraziz musikagileak sinfoniaren azken mugimenduan aipatzen dituen plazer zerutarrak. Ezin izan zuen eszenatokia utzi harik eta bi bis eskaini zituen arte: lehenengoa, R. Straussen Azken lau kantak obrako ‘Morgen’; eta, bigarrena, Orkestrarekin bakarrik, Gimenezen La boda de Luis Alonsoren intermezzoa.

Kontzertuaren amaieran Treviño maisua pozez zoratzen zegoen gauak emandako guztiarekin. “Publikoa zoragarria da, Orkestra oso pozik dago, emanaldia bikaina izan da, eta uste dut jendea sinetsi ezinik dagoela Orkestra hau zeinen bikaina den. Oso harro nago guztietaz”, esan zuen.

Kultura sailburu eta Orkestraren Presidente Bingen Zupiriaz gain, kontzertuan izan ziren Municheko kontsul espainola, Francisco Pascual de la Parte; Cervantes Institutuaren ordezkariak; Municheko SPRIren bulegoko zuzendari Maria Sarricolea; eta bertan bizi den euskal komunitateko herritar batzuk. Guztiak geratu ziren txundituta Orkestraren kalitatea egiaztatzeaz, baita Helmut Pauli ere, Herkulessaaleko agendan kontzertua txertatzea lortu duen tokiko programadorea, ohituta dagoena hiriko bizitza musikal intentsu eta sona handikoarekin. “Orkestra hau handienen parean dago, soinua bikaina da eta espero ez genituen Mahlerren koloreak atera ditu; plazerra izan da Orkestra Munichera ekartzea”.

 

Bira ez da amaitu

 

Larunbatean berriz itzuliko gara Austriara, oraingoan Bregenzera, Orkestrarentzat lehendabizikoz. Festspielhausen izango dugu entzunareto, Konstantza lakuaren ertzean dagoen 1.600 eserlekuko aretoa, zeinerako sarrera guztiak agortu egin diren dagoeneko. Sorozabal eta Mahlerrekin jarraituko dugu han, eta Vadim Gluzman biolinjole prestigiodunari sarrera emango diogu, Prokofieven 2. Biolinerako kontzertuaren interpretazioarekin. Programa hau ere indartsua izango da, ibilbide luzeko bi solistarekin eta, berriz ere, musika euskalduna eta unibertsala uztartuko ditugu. Larunbatean, abenduak 8, 19:30ean, izango da kontzertua, bira honetarako programatu ditugu hiruetako azkenekoa.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia Sarrerak erosi
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner