Itxaropen-zukua
J. Brahms
Patuaren kanta [9’]
L. Bernstein
Chichesterreko salmoak [19’]
G. Mahler
1. Sinfonia, “Titan” [53’]
Robert Treviño
Zuzendaria
Iruñeko Orfeoia
Euskadiko Orkestra
Data eta Lekua
Informazioa
Brahmsen Patuaren Kanta, Bernstein eta Mahlerren Lehen Sinfonia; espiritualtasuna eta desirak, orkestra-soinu handi baten bitaminekin.
Iruñeko Orfeoiak, herrialde honen erakunde koral zaharrenetako batek, gure Orkestrarekin bat egingo du denboraldia espiritualtasun handiko bi lanekin irekitzeko: Brahmsen Patuaren kanta, zorion jainkotiarra eta gizakion atsekabea aurrez aurre jartzen duen lana; eta Leonard Bernsteinen Chichesterreko Salmoak, bizitzaren goramen distiratsua judutar erlijioaren tradizioan. Ondoren, eta filosofia-bide beretik, Mahlerren lehen lan sinfoniko handia, 1. Sinfonia re maiorren, “Titan” ezizenekoa, iluntasunetik argirantz egiten duen bide heroiko horrengatik. Bruno Walterren hitzetan, “musika egiazko heroi duen erromantze sinboliko bat da”. Intentzio-adierazpen argia gure zuzendari titular Robert Treviñoren aldetik, berak diseinatu baitu, arreta handiz, hemen hasten dugun denboraldiaren noranzko estetikoak.
Artistak
Robert Treviño
Zuzendaria
Informazio gehiagoIruñeko Orfeoia
Euskadiko Orkestra
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten