Berriak
Osteguna 26 Azaroa, 2026

Eguzkilore izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako boskoteak Mozart, Pujanek eta Sussmayr-en obrak interpretatuko ditu larunbateko kontzertuan, azaroak 28, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Astelehena 23 Azaroa, 2026

Euskadiko Orkestraren programa sinfoniko berriak Falla, Debussy eta Stravinskiren obrak bilduko ditu eta ‘Abestu 3’ herritarren abesbatzari emango dio protagonismoa

Ehundik gora herritarrek Verdiren ‘I Lombardi’, Sorozabalen ‘Hara nun diran’ eta Vivesen ‘Doña Francisquita’ abestuko dituzte Iruña, Bilbo eta Donostiako kontzertuen lehen hamabost minutuetan.

Hasiera popular honen ondoren, Lucas Maciasek orkestra zuzenduko du Fallaren ‘Hiru puntako kapela’, Debussyren ‘La mer’ eta Stravinskiren ‘Suzko txoria’-ren interpretazioan.

Azaroaren 24tik 27ra bitartean izango diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude.

Ostirala 20 Azaroa, 2026

Lucas Maciasek Euskadiko Orkestra zuzenduko du Falla, Debussy eta Stravinskiren lanez osatutako programa sinfoniko batean

Fallaren ‘Hiru puntako kapela’, Debussyren ‘La mer’ eta Stravinskiren ‘Suzko txoria’ lanek osatzen dute Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoaren errepertorioa. Kontzertuak Gasteizen hasiko dira astelehenean, azaroak 23, 19:30ean.

Asteazkena 18 Azaroa, 2026

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin 3’ ekimeneko herritarren abesbatza prest dago eszenatokira igotzeko

Bi hilabete entseatzen eman ondoren, abesbatza prest dago esperientzia paregabe hau orkestrarekin batera bizitzeko hurrengo kontzertuetan: azaroaren 24an Baluarten, 25ean Euskaldunan eta 26an eta 27an Kursaalen.

Adin eta erregistro askotako 132 herritarren ahotsek Verdiren ‘I Lombardi’, Sorozabalen ‘Hara nun diran’ eta Vivesen ‘Doña Francisquita’ interpretatuko dituzte.

Ostirala 13 Azaroa, 2026

Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ haur kantataren hirugarren edizioa egin du Miramonen

2025eko eta 2026ko udaberrietako bi edizio arrakastatsuren ondoren, Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ bere ekoizpen propioa eskaini du berriro, Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, azaroaren 13an, Miramonen.

Edizio berezia da Amara Berri ikastetxeko haur gorren talde batek bat egin duelako haur-abesbatza handiarekin, keinuen, mugimenduaren eta hainbat elementu eszenikoren bidez.

Osteguna 12 Azaroa, 2026

La Brisa Ensemble izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Harpadun boskoteak Schmitt, Daniel-Lesur eta Crasen obrak interpretatuko ditu Denboraldiko laugarren kontzertuan, larunbatean, azaroak 14, 11:00etan, Miramonen.