Berriak
Osteguna 31 Urria, 2019

‘Planetak’ eta ‘Zuhaitz’ lerrokatu egingo dira Juanjo Menak zuzenduko duen Euskadiko Orkestraren hurrengo programan

Juanjo Menaren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrak hurrengo kontzertu-programan euskal artista sorta bikaina bilduko du Holsten ‘Planetak’ obra handia eskaintzeko, Vocalia Taldearekin, eta Gabriel Erkorekaren ‘Zuhaitz’. Azken obra hau Euskadin estreinaldia izango da eta Kalakan hirukotearen txalaparta eta instrumentu folklorikoak Orkestraren soinu sinfonikoarekin uztartuko ditu.

Osteguna 24 Urria, 2019

Josu Okiñena pianojole donostiarra, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Urriaren 26an, larunbata, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean izango den kontzertuan, euskal pianista handiak errezital bat eskainiko du Aldave, Aita Donostia, Garbizu eta Erkoreka bezalako euskal egileen obrekin eta Franz Liszten bizitzako azkenetako konposizio-sorta batekin.

Asteazkena 16 Urria, 2019

Musika Gela zikloaren 2019/2020 Denboraldia aurkeztuta

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-zikloaren Denboraldi berriak lau produkzio berri estreinatuko ditu: Mozart, Nannerl eta lagunak; Urrutiko lurraldeak; Ekomusik; eta Maitasun epikoak.

Zikloaren ardatz nagusi diren Eskola Kontzertu eta Musika Familian kontzertuen eskaintza zabala Entsegu Irekiekin eta beste tailer batzuekin osatuko da.

Astelehena 14 Urria, 2019

Robert Treviñok Ondine diskoetxearekin hainbat urtetarako hitzarmena sinatu du

Bere zuzendaritzapeko bi orkestrekin grabatuko du: Malmö Symphoniorkesterrarekin Beethovenen sinfonia-ziklo batekin hasiko da, eta euskal orkestrarekin estatubatuar konpositore batzuen ezezagun samarrak diren obra batzuk grabatuko ditu.

Astelehena 07 Urria, 2019

Salgai sarrerak ‘Mozart, Nannerl eta Lagunak’-erako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehen Musika Familian kontzertua

Gaurtik aurrera eros daitezke sarrerak 'Mozart, Nannerl eta Lagunak'-erako, Musika Gelaren ikuskizun berrirako. Urriaren 19an, larunbata, izango da Miramonen.

Ostirala 04 Urria, 2019

19/20 Denboraldiko inaugurazio-kontzertuen programa ezagutzera eman da

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa pozik agertu da ohiko lau hiriburuetan inaugurazio-programak izan duen harrera nagusiki positiboarekin.