Berriak
Asteazkena 25 Otsaila, 2026

Marta Zabaleta eta Joana Carneiro izango dira Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Pianojole legazpiarrak Cesar Francken ‘Bariazio Sinfonikoak’ interpretatuko ditu Carneiro portugaldarraren batutapean, eta bigarren zatian orkestrak erronka handi bati egingo dio aurre: Anton Brucknerren ‘4. Sinfonia’.

Kontzertuak otsailaren 27an Iruñean eta otsailaren 28an Gasteizen izango dira.

Osteguna 19 Otsaila, 2026

Sibel boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Taldeak Françaix eta Pendereckiren obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 21, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan. 

Astelehena 16 Otsaila, 2026

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin 2’ ekimenaren entseguek erdibidea gainditu dute

Asteazken honetan, otsailak 18, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 18ra bitartean ikus ahal izango da Baluarte, Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.

Adin eta erregistro askotako 132 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Sorozabalen ‘Euskalerria’, Bizeten ‘Carmen’-eko ‘Martxa eta korua’ eta Vivaldiren ‘Gloria’ partiturak ikasten ari dira.

Asteartea 10 Otsaila, 2026

2.200 ikaslek ‘Nire ama antzara’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

Ia 30 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 10etik 19ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.

Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 14, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak salgai daude 5 eurotik aurrera.

Osteguna 29 Urtarrila, 2026

Haize eta piano seikote bat izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren haize-sekzioko bost musikariz eta pianojole batez osatutako Dialogos Armonicos taldeak Beethoven, Roussel eta Poulenc-en obrak joko ditu larunbat honetan, urtarrilak 31, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira salgai. 

Ostirala 23 Urtarrila, 2026

Bomsori biolinaren izar hegokorearra izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu sinfonikoen protagonista

Bakarlariak biolinerako kontzertu handienetako bati egingo dio aurre, Txaikovskirenari, Felix Ibarrondo oñatiarraren sorkuntza sinfoniko berrienaren, ‘Guernica’-ren, estreinaldia ere barne hartuko duen programa batean.

Musorgskiren ‘Erakusketa bateko koadroak’ eta Glinkaren ‘Ruslan eta Liudmila’ lanek osatuko dute Ana Maria Patiño kolonbiar gazteak zuzendutako errusiar zaporeko programa.

Urtarrilaren 26tik 29ra bitartean Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude.