Asteartea 10 Otsaila, 2026

2.200 ikaslek ‘Nire ama antzara’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

'Nire ama antzara' Miramonen (2026-2-10). Argazkia: Juantxo Egaña
'Nire ama antzara' Miramonen (2026-2-10). Argazkia: Juantxo Egaña

Ia 30 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 10etik 19ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.

Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 14, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak salgai daude 5 eurotik aurrera.

Musika Gelaren 25/26 Denboraldiko bigarren programa aste honetan eta hurrengoan egingo da, ia 30 udalerritako 2.200 ikasle baino gehiagori zuzendutako Eskola Kontzertu ugarirekin: Aia, Aizarnazabal, Alegia, Altzo, Anoeta, Astigarraga, Beasain, Berrobi, Deba, Donostia, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gasteiz, Hernani, Itsasondo, Irun, Legazpi, Legorreta, Lizartza, Mendaro, Oiartzun, Olaberria, Urnieta, Zarautz, Zegama eta Zestoa. Gainera, bi Musika Familian kontzertu programatu dira larunbat honetan Miramonen, eta otsailaren 1ean familiei zuzendutako beste bi kontzertu ere eman ziren Gasteizko Garcia Lorca Antzokian.Nire ama antzara. 25/26 Musika Gela

Maurice Ravelek Ma mère l’oye lana (‘Nire ama antzara’ euskaraz) lagun batzuen seme-alabentzat idatzi zuen. Haurrentzako bost pieza azpitituluarekin, lan hau Charles Perrault idazlearen ipuinetan oinarritzen da. Elementu horietatik abiatuta, gure proposamenak hitzen ordez irudiak jarriko ditu zuzeneko musika duen itzal-antzerki batean, eta haur bakoitzaren esku utziko du kontakizunak norbere iruditerian berreraikitzeko lana. Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako haize-boskote batek interpretatuko du lan eder hay: Oihana Kontxeso (flauta), Oscar Diago (oboea), Luis Camara (klarinetea), François Proud (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Marta Bocos-ek emango dio bizia itzal-antzerkiari, eta bera izan da gida didaktikoaren egilea, baita gidoiarena ere, Musika Gelaren koordinatzaile Mikel Cañadaren jatorrizko ideian oinarrituta.

3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako Musika Familian kontzertuak izango dira larunbatean, otsailak 14, 11:00etan eta 12:30ean Miramonen. Bigarrena saio lasaia izango da; saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat.

Sarrerak salgai daude, 5 eurotan 12 urtetik beherakoentzat eta 8 eurotan adin horretatik gorakoentzat. Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan eros daitezke, baita Miramongo leihatilan ere kontzertu-egunean, baldin eta lekurik badago.

 

 

ARTIS+, artea gizarteratzeko

 

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al