Ostirala 23 Urtarrila, 2026

Bomsori biolinaren izar hegokorearra izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu sinfonikoen protagonista

Bomsori biolinaren izar hegokorearra izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu sinfonikoen protagonista

Bakarlariak biolinerako kontzertu handienetako bati egingo dio aurre, Txaikovskirenari, Felix Ibarrondo oñatiarraren sorkuntza sinfoniko berrienaren, ‘Guernica’-ren, estreinaldia ere barne hartuko duen programa batean.

Musorgskiren ‘Erakusketa bateko koadroak’ eta Glinkaren ‘Ruslan eta Liudmila’ lanek osatuko dute Ana Maria Patiño kolonbiar gazteak zuzendutako errusiar zaporeko programa.

Urtarrilaren 26tik 29ra bitartean Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren seigarren programa aurkezten du, ‘Txaikovski / Musorgski’; kontzertuak datozen egunotan izango dira: astelehenean, urtarrilak 26, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilak 27, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, urtarrilak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, urtarrilak 29, berriz Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Programa honetan Euskadiko Orkestrak Felix Ibarrondo Oñatiko konpositorearen sorkuntza sinfoniko berrienaren estreinaldiari ekingo dio: Guernica. Obra hau Bizkaiko hiribilduaren 1937ko bonbardaketaren inguruko gogoeta artistikoen tradizio luzean sartzen da. Elegiatik salaketa politikora, musika-hurbilketak askotarikoak izan dira, baina Ibarrondok gertaeraren edozein irakurketa deskriptibo edo programatiko baztertzen duen ikuspegia aukeratu du, haren dimentsio hunkigarri eta sinbolikoan zentratzeko: «garrasia, barneratutako mina, zauri iraunkorra, gau amaigabea eta, azkenik, iraungipena» dira obra osatzen duten bost atalak nabarmentzen dituzten gaiak.

Estreinaldi garrantzitsu honetatik haratago, programa sinfoniko honek errusiar kutsua du nagusiki, Txaikovski, Musorgski eta Glinkaren obra handiekin.

Sormen-zurrunbilo batean idatzi zuen Txaikovskik 1878an Biolinerako Kontzertua. Bere eskaintzaileak, Leopold Auer birtuoso handiak, errefusatu egin zuen obra, «joezina» iruditu baitzitzaion; dena den, laster ohorezko postu bat beteko zuen biolinerako kontzertu handien artean. Hori interpretatzeko, Euskadiko Orkestrak Bomsori gonbidatu du, Hego Koreak azken urteetan eman duen interpreterik bikainenetako bat. Deutsche Grammophon zigiluko artista, munduko hiru biolin lehiaketa garrantzitsuenetan irabazle edo finalista izan da: Helsinkiko Sibelius, Belgikako Queen Elizabeth eta Moskuko Txaikovski lehiaketetan, non, hain zuzen ere, egunotan entzungo dugun kontzertua interpretatu zuen.

Programari amaiera emateko, beste klasiko errusiar batean murgilduko gara: Musorgskiren Erakusketa bateko koadroak. Egileak bere lagun Viktor Hartmann 1873an hil zenari omenaldia egin zion obra honekin. Haren lana sakon ezagutu zuen San Petersburgon, hil ondorengo erakusketa batean parte hartu zuenean. Erakusketa horretara egindako bisita biziak inspiratu zuen musikagilea suitea sei aste eskasetan idaztera. XIX. mendearen amaieratik hona, hainbat moldaketa egin zaizkio obrari, eta aipatzekoa da Maurice Ravelen 1922ko orkestrazioa, Euskadiko Orkestrak kontzertu hauetan eskainiko duena. Musorgskiren obraren arrakasta bere melodien indarrari, irudimen musikalari eta musikaren eta pinturaren arteko lotura estuari zor zaie. Artelana, batez ere, bisitariaren esperientzia estetikoa artearen botere eraldatzailearen soinu-kontakizun bihurtzeagatik nabarmentzen da.

Kontzertuak Mikhail Glinkaren Ruslan eta Liudmilaren Oberturarekin hasiko dira. Bost minutu eskasetan instrumentu-familia desberdinetatik txinpartak ateratzea lortzen du obrak, bereziki harien ataletik.

Gaur orkestra-zuzendaritzan etorkizun handia duen Kolonbiako gazte bat igoko da Euskadiko Orkestraren podiumera. 1995ean jaioa, Ana Maria Patiñok Medellinen ikasi zuen, Alejandro Posadaren gidaritzapean eta, ondoren, Zurichen, Johannes Schlaeflirekin. Sir George Solti Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketan finalista izan zen 2020an, eta Alemaniako Direcenten Foruma irabazi zuen 2019an.

 

 

Sarreren salmenta

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al