Berriak
Ostirala 07 Azaroa, 2025

Camille Thomas biolontxeloaren izarrak Fazil Sayren obra antibeliko bat interpretatuko du Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertuetan

Interprete franko-belgikarrak ‘Never Give Up’ biolontxelorako kontzertua eskainiko du, Fazil Say konpositore turkiarrak espresuki berarentzat idatzia. Thomas oso ezaguna da pandemian Parisko teilatuetan biolontxeloa jotzen egin zituen bideoak biralak egin zirelako.

Haydn eta Schmidten bi sinfonia erabat ezberdinek osatuko dute Katharina Müllner austriarrak zuzendutako kontzertu-programa, eta Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako sarrerak salgai daude, 10 eta 40 euro bitartean.

Ostirala 07 Azaroa, 2025

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko ‘Aldave / Mahler’ kontzertu-programarekin.

Ostirala 24 Urria, 2025

Euskadiko Orkestraren Musika Gela: desberdintasunari eta bazterketari aurre egiteko modu bat

Musika Gela hezkuntza- eta gizarte-zikloa urrunago doa Euskadiko Orkestra ongizate, osasun eta bizi-kalitate pertsonal eta sozialaren bektore bihurtzeko erabakian, eta proposamen berritzaile, aitzindari eta ausarten bidez egingo du hori, desberdintasunari eta bazterketari aurre egiteko modu gisa.

Ziklo berriak lau ekoizpen propio ditu: aurreko denboraldian aurkeztutako bi —‘Musika tantak’ eta ‘Logelan logale’—, eta bi estreinaldi —‘Nire ama antzara’ eta ‘Arriaga bizi da’—. Euskadiko Orkestraren ekoizpen horiek eta beste batzuk erreferente dira sektorearentzat eta jardunbide egokien bidea markatzen dute; horren erakusgarri, horietako batzuk beste jaialdi batzuetan eta beste orkestra batzuekin programatu dira.

Zikloak 70 jarduera baino gehiago ditu guztira, eta horien artean daude ‘Musikazaleak’ tailerren bigarren edizioa, FEVAS-Plena Inclusion Euskadirekin lankidetzan, eta kolektibo eta ikastetxeei zuzendutako Entsegu Irekiak.

Osteguna 16 Urria, 2025

Haizea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kide diren musikariz osatutako seikoteak Rimski-Korsakov eta Thuilleren obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, urriak 18, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Ostirala 10 Urria, 2025

Sarrerak salgai ‘Musika tantak’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat.

Kontzertua urriaren 25ean izango da, 12:00etan, Miramonen, eta Musika Gela zikloko 25/26 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Asteazkena 08 Urria, 2025

Kaabestrik larunbat honetan inauguratuko du Miramongo Matinéeen ziklo berria

Euskadiko Orkestrako hamasei kidek osatzen duten taldeak Part, Hindemith, Holst, Xostakovitx eta Bernsteinen obrak interpretatuko ditu Denboraldiko lehen kontzertu honetan, larunbatean, urriak 11, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.