Ostirala 10 Urria, 2025

Sarrerak salgai ‘Musika tantak’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Sarrerak salgai ‘Musika tantak’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat.

Kontzertua urriaren 25ean izango da, 12:00etan, Miramonen, eta Musika Gela zikloko 25/26 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren Denboraldi berria urriaren 25ean, larunbata, hasiko da, lehen Musika Familian kontzertu batekin. Orkestraren Miramongo egoitzak 12:00etan hartuko duen kontzertuaren izena Musika tantak da. Ikuskizun hau inklusiboa eta interaktiboa da, eta bertan musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen dira. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako kondairetako pertsonaien eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten presentziaren bitartez, unibertso magiko bat sortu dugu, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen aniztasunak guztiok aberasten gaituela erakusteko.

 

 

Saio lasaia


Ekoizpen hau joan den udaberrian estreinatu zen Kursaalen, eta orain Miramonera ekarriko da, familiei irekitako saio lasai formatuan. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.

Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan 12 urtetik beherakoentzat, eta 8 eurotan publiko orokorrarentzat, euskadikoorkestra.eus webgunean edo Kursaaleko leihatilan. Kontzertuaren egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Miramongo Egoitzako leihatilan, beti ere leku libreak geratzen badira.

El Diario Vascok babesten du kontzertu hau.

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Musika Familian kontzertuaz gain, produkzio hau Eskola Kontzertu formatuan ere eskainiko da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, urriaren 23, 24, 27, 28, 29 eta 30an Miramonen, saio bikoitzean (9:45 eta 11:15). 2.800 ikasle pasako dira egun horietan Euskadiko Orkestraren egoitzatik. Eskola Kontzertuen babesle dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala (Hezkuntza).

 


Sentsibilizazio-tailerra

 

Kontzertuaren aurretik, 10:45ean, Sentsibilizazio-tailerra egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron