Osteguna 16 Urria, 2025

Haizea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Haizea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kide diren musikariz osatutako seikoteak Rimski-Korsakov eta Thuilleren obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, urriak 18, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, urriak 18, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bigarren hitzordua izango da. Bertan, Haizea taldeak ‘Teklak eta haizeak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko bost musikari Euskadiko Orkestraren kide dira: Helene Billard-Alirol (flauta), Pascal Laffont (oboea), Sara Zufiaurre (klarinetea), Anne Charlotte Lacroix (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Arkaitz Mendoza pianojoleak osatuko du seikotea.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Miramongo Matinée honek dotoreziaz, kolorez eta sotiltasunez beteriko bidaia batean garamatza, ganbera-musikako errepertorioan gutxi interpretatzen diren bi lanetan barrena. Programa honek haizezko instrumentuen eta pianoaren arteko elkarrizketa jartzen du lehen planoan, eta lirismoz, umorez eta fineziaz bustitako bi bitxi ezezagun erakusten ditu.

Kontzertua Nikolai Rimski-Korsakovek 1876an konposatu zuen Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoarekin hasiko da. Bere orkestra-lan handiengatik ezagunagoa den arren, musikagile errusiarrak kolorearen eta orekaren artean maisutasun osoa erakutsi zuen obra honetan, formazio intimoago batean. San Petersburgoko Kontserbatorioko lehiaketa baterako idatzia, obra harrigarria da bere bizitasunagatik, gardentasunagatik eta instrumentuen arteko elkarrizketa-joko burutsuagatik. Errusiar folklorearen kutsua sumatzen da, idazkera argi eta xarmagarria du eta keinu klasikoz betea dago.

Programaren bigarren zatian, 1888an konposatutako Ludwig Thuilleren Piano eta haize-boskoterako sexteto bikaina entzungo dugu. Municheko eskolako ordezkaria eta Richard Straussen lagun hurbila, Thuillek lan eskuzabala eskaintzen digu, erromantizismo neurritsu eta argitsukoa. Idazkera arina da eta rol espresiboa ematen dio instrumentu bakoitzari. Pianoak leunki lotzen du bere ahotsa haizeekin, lirismoa, energia eta introspekzioa tartekatzen dituen elkarrizketa batean.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino